'Vaya Semanita'-koak Errenteria-Oreretan izan dira esketxa grabatzen
Agirre Lehendakariaren plazan azoka txikiaren postuen artean aritu dira beraien saiorako grabaketa egiten.
Galartza, Agirregomezkorta eta Ormaza
Esketxa grabatzen aritu dira
Vaya Semanita ETBko saiokoak Errenteria-Oreretan. Agirre Lehendakariaren plazan azoka txikiaren postuen artean aritu dira beraien saiorako grabaketa egiten, eta jende ugari bildu da bertara jakin mina asetzera eta telebistan ikusten dituen aktoreak hurbiletik ikustera. Andoni Agirregomezkorta, Iker Galartza eta Asier Ormaza izan dira grabazioan, eta hurbiletik jarraitu dituzte detaile guztiak azoka txikira erosketa egitera joanak zirenak. Ikusleen artean era guztietako komentarioak, baina bat etorri dira bildutako asko lan nekagarria dutela esaterakoan, “behin eta berriz grabatu dute toma ona lortu ahal izateko”.
Beraiekin argazkia egiteko aukera baliatu dutenak ere izan dira.