Donostia Baiona Donostia martxa zikloturista froga ez lehiakorra da, sailkapenik gabekoa eta Donostiako Bera Bera RT kirol elkarteak antolatua Baiona-ko Aviron Bayonnais kirol elkartearen laguntzarekin.
Proba honetan barrualdeko berdea eta kostaldeko urdina uztartzen dituzten paisaien kontrasteaz gozatuko duzu, zikloturismo egun handi batez gozatuz.
Bi ibilbide ditu:
- 1 Ibilbidea – 125 km – 2000 mt desnibel positiboa
Manteo Kiroldegi ondotik irteera eman ondoren, Lezotik Jaizkibel “gogorrera” igoera egiten da, baita kostako ikuskizun zoragarria ere: Hendaiako kornitxea Sokoarantz eta Col de St. Ignace, Askain, Urrugne, Behobia, Hendaia, Ficoba Irunen, bigarren hornidura lekua, Hondarribi eta berriro Jaizkibel Manteo Kiroldegira iritsi aurretik. Aldapaz beteriko ibilbidea, txirrindulariek “gogor eta ikusgarritzat” jotzen dutena.”.
- 2 Ibilbidea – 82 km – 1800 mt desnibel positiboa
Manteo Kiroldegi ondotik irteera eman ondoren, Lezotik Jaizkibel “gogorrera” igoera egiten da, baita kostako ikuskizun zoragarria ere: Hendaiako kornitxea Sokoarantz, Urrugne eta itzulera Irun-go Ficoba-runtz, hornidura lekua, Hondarribi eta berriro Jaizkibel igoaz Manteo Kiroldegira iritsi aurretik. Paisaiaz gozatzeko ibilbidea da, hain trebatuta edo entrenatuta ez dauden edo horrelako martxa bat probatu nahi diten pertsonentzat aproposa.
