Antzerkia (Donibane): 'Apeotheòsis Buffo'
Des Aires konpainiak Apothèosis Buffo obra taularatuko du. Xabi Lopez Jabato-ren ideia originala da antzerki pieza hori, eta berak jokatzen ditu lanaren 30 pertsonaiak.
Sarrerak online eros daitezke, Bibe.me-ren bitartez. Bestela, igandean bertan eskura daitezke, Donibaneko aretoaren txarteldegian, emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik (19:00etan hasiko da saioa).