Bestelakoak (Oiartzun): 'Artxibo biluzia' konferentzia performatiboa
Hitzen Lihoak antolatuta, Landetxe Kultur Aretoan Artxibo biluzia konferentzia performatiboa egingo dute.
Joan Mari Torrealdai atxilotu zutenean, etxetik hainbat dokumentu kendu zizkion poliziak; “biluzik utzi ninduten, ez fisikoki, bai intelektualki”, kontatuko zuen beranduago. Artxibo biluzia pieza sortzeko, egun hartan hutsik geratutako karpeta bat irudikatu dute Metrokoadrokako kideek, eta baliabide eszenikoekin betetzen saiatu dira, beren buruari eta publikoari galdera hau eginez: zer istorio nahi zenuke historiara pasatzea?
Dokumentu-antzerkia eta umorea uztartzen dituen pieza eszenikoa da Artxibo biluzia. Bi aktore ikusiko ditugu eszenan, publikoarekin elkarrizketan, ikerketa bat abiatzen, dokumentu bat akzio fisikoaren pizgailua izan daitekeen frogatu nahian.
Sarrerak hemen eroz daitezke.