Erakusketa (Errenteria-Orereta): `Emakumeak. Afganistan'
Emakumeak. Afganistan argazki erakusketa zabalduko dute bihar Niessen Merkatari Gunean, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako egitarauaren barruan.
Euskal Fondoren (Lankidetzarako Tokiko Euskal Erakundeen elkartea) eskutik heldu da erakusketa Errenteria-Oreretara. Gervasio Sanchez fotokazetariak eta Monica Bernabe ASDHA Bartzelonan egoitza duen Afganistango Giza Eskubideen Aldeko Elkartearen presidenteak 2009 eta 2014 urteen artean egindako lanak, Afganistanen emakumeek bizi duten errealitate gordina erakusten du.