Erakusketak (Errenteria-Orereta): Marika Vila
Marika Vilaren ilustrazioak ikusteko aukera izango da, gaurtik urriaren 8ra, Xenpelar Etxean. Marika (hori da bere izen artistikoa) ilustratzailea eta komikigilea da, eta horietan genero ikuspegia lantzen du. Atzera begirakoa da osatu duten erakusketa (Marika Vila: Emakume ahotsa estereotipoak apurtzen), eta kronologikoa. Bertan, topikoen urraketa etengabe ageri da.