Etxera Eguna Sare (Oiartzun): Elorrietako tontorrera ibilaldia
Maiatzaren 7an lehen Etxera Eguna ospatuko da Oiartzunen. 10:00etan Iturriotz eta Karrikatik abiatuko dira parte hartzaileak. Iturriozko taldeak ‘Gradu erregresiorik ez’ lemapean ekingo dio ibilaldiari; eta Karrikatik abiatzen direnek, aldiz, ‘Salbuespen legediari ez’ aldarrikatuko dute. Bi auzoetatik abiatutako herritarrak Sorondon bilduko dira 11:30ean, eta azken zatia elkarrekin egingo dute, Elorrietako tontorrean ekitaldia egiteko.