Festak (Oiartzun): Ergoiengo 'sanantoniyuk'
- 10:00etan: Goiz eresia, Lartaungo txistularien eskutik.
- 11:00etan: Erraldoien tailerra. Ondoren, bertan sortutakoak ibiliko dira auzoan zehar, Auzokaltetik abiatuta.
- 11:00etan: Sagardo dastaketa, auzotarren eskutik, Uztapide/Urtxale plazan.
- Bitartean, auzoko gazte eta zaharren arteko desafioa.
- 12:00etan: Haurtzaro dantza taldearen ikuskizuna, Uztapide/Urtxale plazan.
- 14:00etan: Bertso bazkari mundiala, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluzerekin. “Bazkaltzera etortzerik ez baduzu ere etor zaitez lasai ondorengo bertso saiora!”. Txartelak Tolaren daude salgai.
- 16:00etatik 19:00etara: Katuxulo rokodromoaren ate irekiak, Pagoa industriagunean.
- 19:00etan: Danborrada, Pakitik hasita, auzoko txokoetan zehar. Ondoren, ogitarteko goxoak jateko aukera Auzokalten.
- 22:30ean: Luix Mitxelenaren bakarrizketa.
- Ondoren: Zezen suzkoa, Auzokalte inguruan, Skapaie elektrotxarangak lagunduta. Jarraian, musikadun txosna.