Ibilaldia (Errenteria-Orereta): Orbaizetatik Auritzera
Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak Abau-Errenteria zeharkaldiaren 5.etapa antolatu du. Orbaizetako Olatik Auritz herrira izango da eta bidean Murukoa eta Ortzanzurietako gailurretatik pasako da. Zeharkaldia denera 4’30 ordukoa izango da. Amaitzean, Auritz Berriko Urrobi kanpinean bazkari bat dastatzeko aukera izango da.
Izena eman nahi dutenek elkartera jo dezake astearte eta ostegunetan 19:30etatik 21:30etara, edo 943527879 telefonora deitu, egun eta ordu berean.