Ikus-entzunezkoak (Errenteria-Orereta): XIV. Errenteriako Emakumeen Zinemaren Erakustaldia
Amalatz Talde Feministak antolatuta bi film eta dokumental bat emango dute Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako zinema erakustaldian. Hilaren 1ean, Figuras ocultas emango dute; Hilaren 12an, Raketistak lehen eta orain dokumentala; eta hilaren 22an, Ba Bahar filma. 18:00etan dira denak eta doan.