Basari elkarteak mendi irteera antolatu du iganderako (hilak 28). 08:30ean irtengo dira Gure Zumarditik, Lezorantz irteteko. Gaintxurizketatik barna Oiartzunera joango dira, eta handik Pasaiara buelta. Ondoren, Basari elkartean bazkaria egingo dute. Interesdunek txartelak eros ditzakete Kamio, Dani, Mimos, Kurlinka, Izadi eta Leunda tabernetan, 10 euroren truke.