Irteera (Errenteria-Orereta): Gipuzkoako biraren 9. etapa
Urdaburu Mendizale Elkarteak Gipuzkoako biraren 9. etapa egingo du Leintz gatzagatik Jaturabera. 20 kilometro luze da ibilbidea, 900 metroko gainbehera du eta 6 ordu inguru beharko dituzte egiteko. Interesdunek elkartearen egoitzan eman beharko dute izena ostegunean 20:00etatik 21:30era (Juan de Olazabal 23), edo 943 52 78 79 telefono zenbakira deituta.