Kantu jirako kideak, Meipin
Donibaneko Kantu Jirak kantu bazkaria antolatu du azaroaren 5erako Itsas Mendi elkartean. Kalez kale kantari aritu eta gero bilduko dira bazkarian. Bazkarirako txartelak Patxiku tabernan daude salgai, 12 euroren truke. Urriaren 29a baino lehen hartu behar da txartela.