Kuadrillategi Eguna egingo dute Lezon. Pasaiako, Errenteria-Oreretako, Lezoko eta Oiartzungo gazteek parte hartuko dute. Egitarau zehatza, honakoa:
- 11:00etan, jaiaren hasiera Saldise plazan. Bazkaria arte hainbat proba eta joko egingo dituzte.
- 13:00etan, bazkaria Karlos Saldise plazan.
- 14:00etan, arratsaldeko ekintza aurkeztuko dute Pasaiako gazteek. Saldisen gazteentzako jolasak egingo dituzte.
- 16:00etan, Lezoko gazteek dinamizatuta, Trikizunba.
- 17:00etan, gazteen kalejira txarangarekin.
- 18:00etan, egunaren bukaera Saldise plazan.