1. GAIA: ‘2025eko EUSKARALDIA’, OARSO BIDASOKO HITZAk 2025eko maiatzaren 9an argitaratuko duen astekari monografikoaren azala izateko.
2. PARTE-HARTZAILEAK: Oarsoaldea eta Bidasoko 6tik 11 urtera arteko gazteak. Bakoitzak marrazki bana aurkeztu dezake bakarrik.
3. FORMATUA eta ENTREGA: HITZAk prestatutako txantiloia erabiliz (eremu guztiak betez), A4 tamainako orrian egingo dira, eta digitalizatuak (ez dira argazkiak onartuko) sustapenaobh@hitza.eus helbide elektronikora bidaliko dira.
4. EPEA: 2025eko martxoaren 26tik (asteazkena) 2025eko apirilaren 11ra arte (ostirala).
5. DATUAK: Marrazkia bidaltzearekin batera, hurrengo datuak atxikitu word edo PDF formatuan: izen-abizenak, jaiotze data eta herria.
6. SARIAK: 11 sari desberdin ditugu. Azal aukeratuaren sortzaileak hauetako bat hautatuko du. Besteak, aldiz, parte hartzaile guztien artean zozkatuko dira. Saridunak 2025eko maiatzaren 9ko astekarian jakinaraziko dira eta HITZA beraiekin harremanetan jarriko da. Sariak hurrengoak dira:
– Irrisarrilanderako 5 natura bonu (Irrisarriland).
-Sendavivarako heldu batentzat eta txiki batentzat gonbidapen bana (Sendaviva).
-Aiamendi Parkerako 6 gonbidapen (Aiamendi Parkea).
-Motxila eta koloreztatzeko materiala (Urrats paper denda).
-Katxiporretaren 4 produktu sorta (Katxiporreta).
-Argitxoren produktu sorta (Ikastolen Elkartea).
-Go!azen telesailaren produktu sorta (EITB).
-Irabazi arte! telesailaren produktu sorta (EITB).
7. MARRAZKIEN JABEGOA: Oarso Bidasoko HITZAk eskubidea izango du bai weborrietan bai papereko edizioan marrazkiak erabili ahal izateko. Jabegoa, aldiz, parte hartzaile bakoitzarena da.
OINARRIAK JEITSI