Euskaraz nahi dugu hitz eta jolas!
Nola irudikatuko zenuke gure nahia komiki batean?
Komikia sortu eta 6 sariren zozketan parte hartuko duzu!
Euskaraz nahi dugu hitz eta jolas!
Nola irudikatuko zenuke gure nahia komiki batean?
Komikia sortu eta 6 sariren zozketan parte hartuko duzu!
1. GAIA: Euskaraz nahi dugu hitz eta jolas.
2. PARTE-HARTZAILEAK: Oarsoaldeko eta Bidasoko 6tik 12 urtera arteko gazteak.
3. FORMATUA eta ENTREGA: A4 tamainako orrian egingo dira,eta digitalizatuak oarsoaldea.hitza.eus edo bidasoa.hitza.eus weborrietako atal berezietara igoko dira, eskatutako datuen formularioa betez. 2 edo 4 orrialde izango dituzte gehienez.
4. EPEA: 2024ko azaroaren 13tik (osteguna) abenduaren 2ra arte (astelehena).
5. SARIAK: Zozketa bidez aukeratuko dira hurrengo sarien irabazleak eta abenduaren 3an jakinaraziko zaie:
1. saria. Komiki sorta: Artxipelagoa (Martin eta Xabier Etxeberria, Alex Sanvi. Elkar, 2003), Amaiur 1522. Inperioak berriz erasotzen du (Cesar Oroz. Mintzoa, 2024) eta Mugako dragoiak: Azote (Harriet, Pedro Camello eta Seijas. Harriet, 2024).
2. saria. Komiki sorta: Linbo planeta (Paula Estevez eta Dejabu konpainia. Elkar, 2024), Dinosauroak 2 (Arnaud Plumeri eta Bloz. Harriet, 2023), eta Idefix eta menderakaitzak: Idefix eta druida (Matthieu Choquet eta Philippe Fenech. Salvat, 2024).
3. saria. Xabiroi aldizkariko urtebeteko harpidetza + Botere handi batek komiki berria (Iban Zaldua eta Julen Ribas. Xabiroi, 2024)
4. saria. Xabiroi aldizkariko urtebeteko harpidetza.
5. saria. Marrazteko materiala.
6. saria. Marrazteko materiala.
6. KOMIKIEN JABEGOA: OARSO BIDASOKO HITZAk eskubidea izango du bai weborrietan bai papereko edizioan komikiak erabili ahal izateko. Jabegoa, aldiz, parte hartzaile bakoitzarena da.
Aurkeztutako komikiak abenduaren 3tik aurrera ikusgai izango dituzue hemen.