Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Hemen gaude

HITZ HARTUAK

Marijo Telletxea
2019/04/26

Lehengo egunean alabak galdetu zidan zer gertatu izango zen baldin eta Bigarren Mundu Gerra alemaniarrek irabazi izan balute. Aho bete hortz geratu nintzen galderarekin, eta pentsatzen hasi nintzen. Beste gatazka edo gerra batzuk etorri zitzaizkidan gogora, Ameriketako indioen akulturazio eta sarraskitze sistematikoa, esate baterako. Ume ginela hainbeste eta hainbeste western ikusi ondoren, geroago ikasi eta ikusi genuen kontakizun hori krudela eta mingarria zela. Eta halere, filma horiek ez dute inor asaldatzen. Indioek beraiek zer kontatuko zuketen baldin eta kontatzerik izan balute?

Alemaniarrek irabazi izan balute ez zen genozidio nazirik edo juduen holokaustorik izango. Zer esan nahi du horrek, alemaniarrek ez zituztela juduak sistematikoki garbitu izango? Ez horixe! Kontua da gertakizun horrek kontakizunik ez izatearekin, gertakizuna bera zela desagertuko edo aldatuko, historian zehar behin eta berriro gertatu izan den bezala. Latza da hori pentsatzea; hain zaigu gogorra eta ezaguna suntsiketa lazgarri hori!

Baina hausnarketa horren harira hasi nintzen pentsatzen historia garaileek idazten dutenez, gertakizunen alde bat erakusten dutela, eta galtzaileek ez dutela kasik memoriarako eskubiderik ere izaten; galtzaileek memoriarako eskubidea irabazi egin behar dute, eta ez aisa. Hari horri tiraka gure historiaren inguruan ditugun gabeziak, eta jaso dugun bertsioaren komenientzia etorri zitzaizkidan gogora.

Izaro Arroitaren hitzetan, memoria kolektiboa taldean eraikitzen da eta identitatea osatzeko balio du; hau da, orainaldian iraganari buruz zer gordetzen den taldeak erabakitzen du momentuko beharren eta interesen arabera, gertakizun batzuk gordeaz eta beste batzuk ezabatuz. Hori orainaldian etengabe egin behar den negoziazioa da, batzuetan gatazkatsua izan arren. Beraz, memoria kolektiboak banakoaren eta taldearen arteko lotura, eta orainaren eta iraganaren artekoa finkatzen du. Horrek taldearen jarraikortasuna, hots, identitatea bermatzen du.

Zer gertatzen da, hortaz, memoria propiorik gabe geratzen denean kolektibo bat? Zeren inguruan antolatuko du herri galtzaileak bere identitatea? Bada, irabazleak kontatzen duen kontakizunaren inguruan. Hark inposatuko du egia, historia, eta galtzaileak —gerra galtzea eta ukatua izatea gertakizun traumatikoa baita beti— bereganatu, onartu edo irentsi egingo du ezarria izan zaion memoria kolektiboa edo identitatea. Hori erabatekoa den kasuetan desagertua, asimilatua, ordezkatua geratuko da taldea.

Ondorioz, esan dezakegu irabazleek gutaz esan dutena ez dela gure memoria kolektiboa; ez digu balio identitatea eraikitzeko; ez da gure historia. Gure historia guk kontatu behar dugu, orainalditik iraganera begiratu, eta ditugun premiak kontuan izanda, elkarrekin negoziatuz. Gai izan behar dugu gure nortasuna osatzen duten gertakizunak hautatzeko beste inoren galbahetik pasa gabe.

Espainiako Gerran, 1937an, gaurko egunez, Gernika bonbardatu zuen Condor legio alemaniarrak frankisten aginduz. Hori jakina eta ezaguna da, nahiz eta luzaroan, suntsiketa haiek egin izana ukatu zuten, eta oraindik ere, hildakoen kopuruaren inguruan datuak ez diren behar bezala argitu. Apirilaren 30ean, Lauaxeta Le Petit Gironde-rentzat lan egiten zuen George Berniard argazkilariarekin Gernikara joan zen hark sarraskiaren tamainaren berri eman zezan munduan. Hantxe atxilotu zuten olerkari eta gudaria, eta Gasteizera eraman. Bi hilabeteren buruan, ekainaren 25ean fusilatu zuten. Hortxe bukatu ziren euskal poeta handiaren hitzak.

Azken oyua poema —Antton Valverdek maisuki musikatua— kartzelan idatzi zuen, eta ezin hobeki adierazten du zer ikuspegi zeukan Euskal Herriari buruz, eta baita etorkizunean zer espero zuen ere: «Eta bake deuna sortuko danean neure azur utsak besteenakin batu, eresi gurenaz lagundu bidean obi bakar arte». Berak bazekien hilko zutela, eta heriotzaren ataka latz horretan, etorkizuneko bakea du amets. Ez edozein bake; bake eraikitzailea; zentzua eta esanahia duen bakea; galtzaileen hezurrak hobi bakarrean bilduko dituen bakea.

Lauaxetaren betaurrekoak ditugu gure historiaren kontakizun garrantzitsu horren lekuko, baina esan bezala, eraikitzeke dugu gure historia, gugandik eta guretzat, eta horretarako, akaso, baliatzen ahal ditugu Lauaxetaren betaurrekoek eskaintzen diguten begirada: herri zintzo-onenak zaindu dagiala il gintzanen atsa, il gintzanen ala.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.