Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Hitz idatziak

HITZ HARTUAK

Marijo Telletxea
2019/05/24

Duela gutxi izan da Zarautzen Literaturia; udan Ean Poesia Egunak antolatzen dituzte; neguan Baztanen Ilbeltza, eta udazkenean Oiartzunen Hitzen Lihoa.
Gizakumea inondik ere kontalaria da. Lehenbizi gertatu zaiona kontatzen du, eta modu horretan bere izatea, nortasuna, biografia eraiki. Hitzen bidez egiten du hori, eta atzera begiratzerakoan zentzua duen ibilbideaz gain, koherentzia duen izakia ikusten du. Bere bizitzaz gain, inguruko gertakizunak, urrunagokoak, entzundakoak, pentsatutakoak, itxaropenak, penak eta minak ere kontatu egiten ditu.

Ez da, hortaz, harritzekoa umeek ipuinak hain gustura entzutea, edo helduok filmak edo boladan diren serieak ikusteko dugun grina.
Kontakizunak ez dira neutroak, eta jakina, horietan gure ikuspegitik izandakoa edo izatea nahi genukeena kontatzen dugunez, informazio hutsetik haragoko balioa izaten dute; hau da, errealitatea eraikitzen eta finkatzen du narrazioak.

Kontatzeko, ulertzeko eta jakiteko grina horretatik sortuak izango dira Historia eta Filosofia; baina horiek baino lehenagotik inguratzen gaituenaz jabetu eta harekin bat egiteko mitoak eta ipuinak: izenik ez duenak ez du izanik esaerarekin batera esaten ahal genuke kontatzen ez dena, ez da izango.

Nolanahi ere, irudipena daukat ez gizakia, ez eta bere jokabidea ere, ez direla askotan hitzetan eta narrazio horietan azaltzen zaigun bezain arrazionalak eta koherenteak; uste dut mina eta ezina dagoenean, jokabide eta nahi ilunak eta desegokiak izaten ditugunean, hizkuntza logiko-kontzeptuala ez dugula aski; pentsatzen dut ezin konponduzko arazoak ditugunean, narrazio bide eta zentzu bakarrekoek ez digutela balio izaten gertatutakoa ulertu, onartu edo irensteko.

Ez dakit nondik datorkigun gatazkak soluzioa duten eragiketa matematikoak balira bezala ebatzi beharra. Entzun izan dut mendebaldeko zibilizazioaren ezaugarrietako bat dela arazoak disoluzio kimiko bat balira bezala tratatzeko tema hori. Baina ez al gara ohartzen arazo edo ezintasunean diren zati horiek, maiz, bateraezinak direla? Arestik zioen sua eta ura ezin nahasi direla; hor ez dago disoluzio posiblerik; irakin edo amata ez dago ezer beste.

Zer aterabide daukagu orduan horrelakoetan? Literaturak edo arteak egiari ez baitiote, berez, deus ere zor, arazo mingarrien inguruan aukera berriak eta pentsatu gabeak eskaintzen ahal dituzte. Sormenak —arteak eta literaturak— begirada ausart eta aberatsa ematen digu; on eta gaizto dikotomia hautsi eta ikuspegi aberatsa eskuratuko digun hitz sorta emankorra. Jean Ramon Resina filologoak dio literaturak potentzial afektibo handia duenez, eta emozioetatik hurbilago dagoenez, diskurtso anbiguo edo kontraesankorrak biltzeko gaitasuna duela. Modu horretan, konponezina esan dezake; are gehiago, aurkaritzan diren zatiak bildu ez, baina elkarren ondoan jar ditzake errealitate berriak sortuz, pentsatu edo irudikatu gabeko aukerak emanez.

Euskal letrei esker dakigu, esate baterako, geografia liburuetan ageri ez den herria dela gurea, ez diren gauzez egina dela errealitatea, heriotzak ez gaituela izutzen irauten duelako orainak ere geroan, txoriak hiltzeko ezkutatu egiten direla, euskal hiria euskal herria ere badela, gure oroitzapenak itsas galeretako oholak bezala ur gainean doazela, mina beti norberarena dela, eta abar…

Gero eta ugariago dira hitz emankorraren esparruan gurean ernaltzen ari diren ekitaldiak. On dagigula!

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.