OARSO BIDASOKO HITZAren NEGUKO I. ARGAZKI LEHIAKETAren (2023) atala.
Otsailaren 13a arte argazki gustokoena bozkatzeko aukera izango duzu eta Errigoraren kaxaren zozketan parte hartuko duzu!
OARSO BIDASOKO HITZAren NEGUKO I. ARGAZKI LEHIAKETAren (2023) atala.
Otsailaren 13a arte argazki gustokoena bozkatzeko aukera izango duzu eta Errigoraren kaxaren zozketan parte hartuko duzu!
1. GAIA: Negua.
2. PARTE HARTZAILEAK: Oarsoaldeko eta Bidasosoko 16 urtetik gorako herritarrak.
3. FORMATUA eta ENTREGA: 1800x1200px edo 1200x1800px gutxieneko kalitatezko JPG formatuan bidaliko dira sustapenaobh@hitza.eus helbidera.
4. EPEA: abenduaren 20tik (asteazkena) urtarrilaren 25era arte (osteguna).
5. DATUAK: Argazkia bidaltzearekin batera, hurrengo datuak erantsi word edo PDF formatuan: izen-abizenak, jaiotze data, herria, telefonoa edota helbide elektronikoa.
6. EPAIMAHAIA: Irati Aizpuruak (Valentin foto-bideoa), Oihana Aranburuk (argazkilaria) eta Imanol Saiz Gomez de Segurak (Oarso Bidasoko HITZA) osatuko dute, eta 1. sariaren irabazlea aukeratuko dute.
7. HITZAKIDEEN BOZKA: Argazki guztiak otsailaren 1etik otsailaren 13ra arte egongo dira ‘oarsoaldea.hitza.eus’ eta ‘bidasoa.hitza.eus’ weborrietan ikusgai, eta HITZAkide bakoitzak bat bozkatu ahalko du. Bozka gehien jasotzen duenak 2. saria irabaziko du. Bozkatzen duten HITZAkideen artean 3. saria zozketatuko da.
8. SARIAK:
–1. saria: Valentin foto-bideoan kontsumitzeko 100 euroko bonua.
–2. saria: Lezaun upategira bisita eta bazkaria (Lakar), otsailaren 25ean.
–3. saria: Errigorako produktuen kaxa eder bat.
9. SARI BANAKETA: otsailaren 23an ospatuko da, 18:30ean Arkaitza tabernan, erakusketaren aurkezpenarekin batera. Bertan hiru irabazleen berri emango da eta sariak entregatuko zaizkie.
10. ERAKUSKETA: Argazki guztiak ikusgai egongo dira Arkaitza tabernan, otsailaren 23tik (sari banaketaren eguna) martxoaren 3a arte.
11. ARGAZKIEN JABEGOA: Oarso Bidasoko HITZAk eskubidea izango du bai weborrietan, papereko edizioan eta erakusketan argazkiak erabili ahal izateko; Neguko Argazki Lehiaketen edizio desberdinen barruan izan daitezkeen erabilerekin. Jabegoa, aldiz, parte hartzaile bakoitzarena da, eta argazkiak fisikoki jaso ahalko ditu erakusketa amaitu ondoren.
12. NORBANAKOEN IRUDI ESKUBIDEAK: Neguko Argazki Lehiaketan, argazkia aurkezten duen argazkilari bakoitza, argazkia ateratzeko irudian agertzen diren pertsona guztien baimena bere kargu hartzen du, irudia lehiaketara aurkezten badu.
(Epaimahaiarena) VALENTIN FOTO-BIDEOAn kontsumitzeko 100 euroko bonua.
(Irakurleen bozkarena) LEZAUN UPATEGIra bisita eta bazkaria (Lakar).
(Bozkatzaileen zozketarena) ERRIGORAko produktuen kaxa eder bat.
Gustukoen argazkia bozkatu eta Errigoraren kaxaren zozketa parte hartu!