Aralarrek salatu du TAO ordaindu ez duten ibilgailuak eraman dituztela gune urdinetik

Errenteriako Aralarrek azaldu duenez, hainbat salaketa jaso ditu esanez, gune urdinean ondo aparkatutako ibilgailuak eramaten ari direla TAO ez ordaintzeagatik. Ildo horretatik, Udal Gobernuari gogorarazi dio “trafikorako arau hausteak arautzeko Kongresuko Barne Batzordeak onartutako emendakinaren arabera”, gune urdinean aparkatutako ibilgailu bat ezin dela erretiratu horretarako baimen zehatzik ez badago. Hori, bai isuna jarri diezaioketela onartu dute.

Ibilgailua eraman dezaketen kasu bat da autoa ezintasun fisikoren bat duten autoak aparkatzeko gune batean egotea: “Kasu horretan, ibilgailua gaizki aparkatuta dagoelako, eta beste erabiltzaile batzuei traba egiten zaielako. Gune horietan ibilgailua uztea 200 euro arteko isuna dakar”.

Zentzu horretan, Aralarrek astakeriatzat jo ditu halako neurriak eta Udal Gobernuari leporatu dio “bere arazo ekonomikoak era horretako neurriekin zuzendu nahi izatea”.

Ez dago ekarpenik

Send this to friend