Irungo EAJ pozik agertu da San Juan plazako aparkalekua gabonetarako ireki ahal izan delako, baina gogoratu du hiriko zenbait auzoetan aparkatzeko arazo larriak daudela, eta horiek konpontzeko erabakiak hartzeko unea dela uste dute jeltzaleek. Xabier I...
Udalak egiten duen egutegia astelehenetik aurrera banatuko dute, etxez-etxe. 2012ko egutegiaren gaia gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna izango da. Egutegia osatzeko, baina, argazki lehiaketa egin dute, eta gaur eguerdian banatu dituzte sariak. Aingeru Oiartzabal Riberak eskuratu du lehenengoa, Maitane Orkaizagirre Oiarbidek bigarrena eta Oier Etxebeste Madariagak hirugarrena. Hiru horien argazkiak joango dira egutegian, beste zortzi oiartzuarren bederatzi argazkirekin batera. Udaleko eta emakume taldeetako ordezkariak izan dute onenak zein izan diren erabakitzeko ardura. Egutegia gizonen eta emakumeen berdintasunerako sentsibilizazio tresna izatea nahi du Oiartzungo Udalak. Etxean jasotzen ez duenak, udalaren Informazio Bulegoan jaso dezake. Hori bai, banaketak egun batzuk iraungo dituela jakinarazi die udalak herritarrei, eta lasai hartzeko eskatu die.
Olentzeroren Laguntzaileak taldeak jakinarazi du Oiartzungo Olentzeroa bihar (larunbata) iritsiko dela herrira. 17:30etik aurrera izango da Kontzejupean, eta astoan etorriko da. Gabon kantak abestuko dizkiote, Olentzerok eskutitzak irakurriko ditu, eta haurrek harekin hitz egiteko aukera izango dute. Bertan herritar guztiek parte har dezaketela esan dute Olentzeroren Laguntzaileek.
PSE-EEren arabera, hala jakinarazi dio Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari, eta kexu agertu dira sozialistak, alkatea “bere kabuz” aritu izana salatuz, “oposizioko beste alderdien iritzirik jaso ga...
Udaletik jakinarazi dute Herritarrak Atenditzeko Zerbitzuaren bulegoa (HAZ) itxita egongo dela hurrengo bi larunbatetan, hilaren 24an eta 31n.
Lehengo asteartean Oiartzungo aurrekontuak onartu zituzten udalbatzarrean, eta Hitzaren paperezko edizioan EAJ abstenitu egin zela azaldu zen. Jeltzaleek, baina, aurrekontuen kontra bozkatu zuten. EAJren udal taldearen arabera, Petra Lekuona zaharren e...
Ekainaren 11n hartu zuten Errenteriako Udala Bilduk eta Errenteriako Ezkerrak, eta lehen sei hilabeteen ondoren, balantzea egin dute gaur goizean. Epe horretan, gutxiengoan agindu arren, gainontzeko alderdiekin udalak eduki duen “akordio eta elkarrizketarako gaitasuna” nabarmendu du Udal Gobernu Taldeak. Horrez gain, beste bi adierazle ere nabarmendu ditu: erabaki estrategikoak hartzeko gai izan dela, eta politika egiteko beste modu bat erakutsi duela, herritarrek egindako eskaerari jarraituz. Julen Mendoza alkateak beste elementu batzuk ere aipatu ditu. Horien artean, duela hiru aste aurkeztutako Herria Plana. 2025erako Errenteria-Orereta diseinatzea du helburu plan horrek, eta lau lan ildo nagusi ditu: Etorkizunera Bidean, Biziberritze ekonomikoaren Bidean, Herri bizitzaren Bidean eta Bidearen bidean. Hala, etorkizunera begira, plan estrategikoa garrantzia hartzen joango dela esan du Mendozak, eta espero dutela “prozesu parte hartzaile zabal baten ondorio” izatea. Parte hartzearekin lotuta, auzo batzar irekiak egin dituztela gogorarazi du alkateak. Herriko hamabost auzo elkarteekin bildu dira, eta ia 1.500 pertsona pasatu dira bilkura horietatik. Esperientzia oso positibotzat jo du Mendozak, eta horri esker, “herriaren erradiografia eta diagnostikoa” egin dituztela esan du. Handik, etorkizunera begirako lan ildoak ateratzen ari direla azaldu du, eta aurrera begira ere asmoa dutela batzar horiekin jarraitzea. Enpresari, dendari eta kultur eta kirol elkarteekin ere bildu da udala. [...]
Gaur goizean martxan jarri dituzte Arrandegi eta Donostia kaleak eta Donostia eta Urgull kaleak lotuko dituzten igogailuak. Udalek esan duenez igogailuek eragin duten gastua “inbertsio sozial garrantzitsua” dira Gobernu Taldearentzat, ̶...
Lehen urteurrena ospatzeko Kev Adams umoristaren saio bikoitza programatu du Mendi Zolan kulturguneak, 2012 urte hasierarako. Urtarrilaren 10ean eta 11an izanen da. Hilaren 20an jarri zituzten sarrerak salgai, eta eta egun bakarrean txartel guztiak saldu dira. Adamsek sekulako arrakasta du nerabeen artean, eta hori bera erakutsi du Hendaian ere. Esan bezala, sarrerarik ez da geratzen urtarrilaren 10 eta 11n Mendi Zolanen eskainiko dituen saioetarako.
Asteazkeneko paperezko edizioan argitaratutakoa baino ordubete lehenago irtengo da Olentzero Zamatetetik. Irteera, beraz, 17:30ean da.
Lartaun Abesbatzak jakinarazi du Jon Oñatibiaren mendeurrena ospatu zen egunean egin zen kontzertua grabatua izan zela, eta jada eskuragarri dagoela grabazio horren DVDa. «Egun hauetan egiten diren oparietarako aukera ederra izan daiteke», esan dute...
Paulino Capdeponek Irungo Musika XIX. mendean Junkaleko Amaren Elizako Musika Kapera liburua idatzi du, Irunek badu historia bildumako hamargarrena. 2008an Serapio Mujika Ikerketa Beka jaso zuen Capdebonek, eta ordutik egindako ikerketa lanaren fruitua da liburua. Aste honetan aurkeztu dute udaletxean, egilea berak, Pedro Alegre Hirritaren Parte-hartze ordezkariak eta Jose Monje udal artxibozainak. Ohi bezala, 300 aleko argitaraldi bat egin da, eta Herritarrak Atenditzeko Zerbitzuaren (HAZ) bulegoan eta Artxiboan salgai jarriko dituzte, 15,60 euroko prezioarekin. Pedro Alegrek argitalpen horien eta Serapio Mugika bekaren zeregin pedagogikoa aldarrikatu du: ”Orrialde hauetan, eta iragandako garaietara atzera eginez, errazago ulertuko dugu hirian gaur egun ere mantentzen dugun musika jarduera garrantzitsua eta arrakastatsua. Eta askotan gertatzen den bezala, egokia da nondik gatozen jakitea zer garen ongi ulertzeko eta, agian, Irunen dauden musika taldeen eta abesbatzen kalitatea ez dela halabeharrez gertatu den zerbait, baizik eta musika jarduera aberatsaren eta tradizionalaren emaitza, liburu honetatik ondorioztatzen den bezala”.
Hilaren 26tik urtarrilaren 8ra aldaketak izango dira Galtzaraborda eta Fanderiako igerilekuetan. Ikastaroetako ordutegi eta jardueren ordez, egutegi alternatiboa jarriko dute martxan. Haurren igeriketa ikastaroaren ordez, Gabonetako ur parkea jarriko d...
Hendaiako Besta Komiteak eta Herriko Etxeak antolatuta, Hostoak ikuskizuna ikusi ahal izanen da Beltzeniako Daniel Ugarte pilotalekuan, urtarrilaren 20an, ostiralarekin. Bixintxo jaietako ekitaldi nabarmenena iraganen da, eta dagoeneko sarrerak eros daitezke. Hostoak hiru talderen arteko elkarlanaren fruitua da: Amaren Alabak abeslari taldea, Kukai dantza konpainia, eta Oreka Tx txalapartari bikotea. Otsailan aurkeztu zuten, Donostiako Kursaal jauregian, eta Euskal Herriko zazpi probintzietan taularatu dute dagoeneko. Hendaiako ekitaldia Lapurdin egingo duten bigarrena izanen da —Baionako antzokian egin zuten lehena, otsailan—. Sarrerak hilaren 1ean jarri zituzten salgai. Sarean erreserba egin daiteke, Hendaia Turismoren webgunean (sakatu erreserba egiteko). Hendaiako Besta Komitean eta Itsas etorbideko turismo bulegoan ere eros daitezke sarrerak. Txartelen prezioa 12 eurokoa da, eta 8 eurokoa 12 urte bitartekoentzat. Ikus ikuskizunaren aurkezpena.
Herriko Etxeak jakinarazi du hilaren 31an, larunbatarekin, bulego bat zabalik izanen dela hauteskundeetarako zerrendan izena eman nahi eta oraindik egin ez dutenentzako.
Urtarrilaren 6an, ostiralarekin, Otsailan emakume abesbatzak 15. urteurren kontzertua eginen du San Bixente elizan. Data hain berezirako Donibane Lohitzuneko Estudiantina mandolina orkestraren laguntza izanen dute, Jose Arrizabalagaren zuzendaritzapean...
6 eta 13 urte bitarteko haurrentzat arte plastiko tailerrak antolatu ditu Mendi Zolan kulturguneak, urtarrilaren 7rako, larunbaterako. Ekimena, Kultura Zerbitzuaren eta Art and project artista plataformaren elkarlanaren fruitua da. Tailerrak goizez eta...
Pasaiako Portuaren ingurumen alorreko jarduera hobetzera bideratutako erakundearteko lantaldea suspertu nahi dute alkateek, eta gai hori hartuko dute hizpide agerraldian. Donibanen izango da, 11:00etan, udaletxean.
Bigarren urtez, Berdintasun Kontseiluak Mariasun Landa Sariak antolatu ditu. Lehiaketa horrek gizarteko hainbat arlotan emakumeek Errenteria-Oreretari egindako ekarpenaren berri ematea du helburu, eta horri buruzko idazlanak sustatu, aitortu eta sarituko ditu. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, Berdintasun Planaren barruan dago kokatuta ekimen hori. Atzo arratsaldean egin zuten aurkezpena, eta antolatzaileek jakinarazi zutenez, bi sari banatuko dituzte: Emakumezkoen Begirada, emakumeen artean aurkeztutako lanik onenarentzat (350 euro), eta Emakumezkoen Begirada gainerako idazlan guztien artean lanik onenarentzat (350 euro). Gutxienez bi lan horietako bat euskaraz aurkeztutakoa izango dela zehaztu du Berdintasun Kontseiluak. Idazlan horiek 2012ko Oarso aldizkarian argitaratuko dituzte, eta horrez gain, Berdintasun Kontseilua gainontzeko hedabideetan ere zabaltzen ahaleginduko da. Iaz Joxepa Anttoni Aranberri bertsolariaren berri ematen zuen idazlana izan zen saritua. “Lan horri esker, emakumeek bertsolaritzan izan duten garrantzia berreskuratu” dutela adierazi du Berdintasun Kontseiluak. Lanak 2012ko urtarrilaren 31 baino lehen entregatu beharko dira udaletxeko erregistro orokorrean. Gainontzeko informazioa eta oinarriak Errenteriako Udalaren webgunean agertzen dira.