Errenteriako PSE-EE: “Ez daukagu gure iritzia emateko eskubiderik?”
Oposizioaren kritiken kontra aritu ondoren, eta oposizioaren erantzuna jaso eta gero, Errenteriako PSE-EEtik berriro erantzun diete, eta adierazi dute ez dutela ulertzen nola iritzi bat emateak alderdi sozialistaren “urduritasuna” erakutsi ...
Oposizioaren kritiken kontra aritu ondoren, eta oposizioaren erantzuna jaso eta gero, Errenteriako PSE-EEtik berriro erantzun diete, eta adierazi dute ez dutela ulertzen nola iritzi bat emateak alderdi sozialistaren “urduritasuna” erakutsi dezakeen. “Ez al daukagu gure iritzia emateko eskubiderik?”, esan dute.”Ezta gutxiago ere egun batean eta hurrengoan ere Ezker Batuak komunikabideetara oharrak bidaltzen dituenean Juan Carlos Merino alkatearen kontrako eraso eta eraiste kanpaina eginez. Horretarako, ez du zalantzarik difamatzeko eta gezurrezko kanpainak sortzeko”. Zentzu horretan, Beraun-Kaputxinoetako igerilekuak gogorarazi ditu: “Egia al da edo gezurra obrak hasi ondoren ez zaiela entzuten?”.
Gaineratu dute ez diotela inori isiltzeko esan, “baina hortik errealitatea bihurritzera bide luzea” dagoela. Ildo horretatik, “Ezker Batua isiltzen ez den bitartean, (hitz egin, hitz egin eta hitz egin besterik ez du egiten eta beti ANVren eskutik) beste batzuk lanean ari gara Errenteriako herritarren alde”.