Indarraren eta orekaren artea
Datorren igandean, hilak 6, bizikletaren gaineko trebeziaz gozatzeko aukera izango da, Arrokaundietan (Donibane) trialsin proba jokatuko dute. Proba hori Gipuzkoako txapelketarako baliogarria izango da, txapelketa horretako bigarren proba izango da, ha...
Datorren igandean, hilak 6, bizikletaren gaineko trebeziaz gozatzeko aukera izango da, Arrokaundietan (Donibane) trialsin proba jokatuko dute. Proba hori Gipuzkoako txapelketarako baliogarria izango da, txapelketa horretako bigarren proba izango da, hain juxtu. Lehenengoa Hernaniko Fagollagan jokatu zuten joan den igandean. Igandeko proban eskualdeko txirrindularien trebezia ikusteko aukera izango da; besteak beste, Patxi Cruzena, eta Iker Gonzalezena. Gainera, munduko bi txapeldun izango dira proban: Benito Ros, zazpi aldiz munduko txapeldun, eta Hondarribiko Ion Areitio, iaz hiru mailetan munduko txapeldun.
Proban edozein gaztek parte har dezake, bakoitzari dagokion mailan (adinaren arabera). Bizikletak eta kaskoak eskuragarri izango dira ez dituztenentzat.
Donibane Kultur Jolas eta Kirol Elkarteak antolatu duen eguna 10:30ean hasiko da eta 13:30ak aldera bukatu. Ondoren, irabazleei eta partaide guztiei sariak banatuko dizkiete.
Hurrengo proba Aretxabaletan izango da hilaren 20an; hurrengoa Urretxun martxoaren 13an eta Oñatin martxoaren 27an izango dira.