Mailaz igo ahal izateko partida garrantzitsua du etzi Zarautzen kontra Ereintzak
Mailaz igo ahal izateko borrokan jarraitzeko partida garrantzitsua jokatuko du asteburuan Ereintzak. Hain zuzen, Zarautzeko kiroldegian izango du lehia etzi arratsaldean, 19:15ean, Zarautzen kontra. Sailkapenaren goialdean dauden bi talderen arteko bor...
Mailaz igo ahal izateko borrokan jarraitzeko partida garrantzitsua jokatuko du asteburuan Ereintzak. Hain zuzen, Zarautzeko kiroldegian izango du lehia etzi arratsaldean, 19:15ean, Zarautzen kontra. Sailkapenaren goialdean dauden bi talderen arteko borroka izango da. Zarautz Espainiako lehen mailako liderra da 26 punturekin eta Ereintza hiru puntura baino ez dago hirugarren tokian.
Partida errenteriarrek irabaziz gero, Zarautzengandik puntu batera besterik ez litzateke geratuko. Haatik, zarauztarrek lortzen badituzte bi puntuak, bi taldeen arteko tartea bost puntutan handituko litzateke.
Ereintza zaleei “garaipena lortzeko helburuarekin” Zarautzera animatzera joateko gonbita luzatu diete.