Donibane Majestiken eta Ereintzaren arteko derbia, gaur, 19:00etan
Lehen Erregional Mailan derbia jokatuko dute Donibane Majestik eta Ereintza taldeek, gaur, 19:00etan, Errenteria-Oreretako Galtzaraborda auzoko kiroldegian. Bi taldeak sailkapeneko goialdean daude, eta borrokatzera aterako dira kantxara.
Bestalde,...

Bestalde, Bigarren Mailako Donibanek Urnietako izango du bihar aurrena, 12:00etan, Donibaneko kiroldegian. Partida zaila izango da, Urnietako sailkapeneko bigarrena baita.