Aldagelak jarri dituzte Mikel Odriozola estadioan
Erabilpena handitu dela eta Errenteriako Udalak Beraungo Mikel Odriozola estadioan aldagela berriak jarri ditu. Arrobi-Berri talde zenaren espazio zaharra berritu dute, eta espazio berri bat eraiki dute. Bi aldagela ditu, eta EAT Errenteriako Atletismo...
Erabilpena handitu dela eta Errenteriako Udalak Beraungo Mikel Odriozola estadioan aldagela berriak jarri ditu. Arrobi-Berri talde zenaren espazio zaharra berritu dute, eta espazio berri bat eraiki dute. Bi aldagela ditu, eta EAT Errenteriako Atletismo Taldeko lokalari erantsita dagoenez, talde horretako atletek erabili ahal izango dute, betiere, Patronatuak beste zerbaiterako erabiltzen ez badu.
Jose Angel Rodriguez Udal Kirol Patronatuko presidenteak jakinarazi duenez, kirola “baldintza duinetan” praktikatzeko eta Beraungo estadioan aldagelak ez izateari irtenbidea jartzeko jarriko dituzte aldagelak. Gaineratu du erabiltzaileak ere geroz eta gehiago dira estadio horretan (atletismoa, futbol federatua, softbola eta eskola kirola egiten dutenak).