“Batik bat osasunarengatik eta ingurumenarengatik egiten dugu”
Herriko kontsumo talde bateko kidea da Leo Argote (Errenteria-Orereta, 1983). Taldea duela hilabete gutxi sortu zen, baina orain bertako baserritar baten bila ari dira tratua egiteko. Lur sailen bat alokatzeko ere prest daude, horiek landuko lituzketen nekazari gazteak ezagutzen baituzte. Zeri deitzen diozue kontsumo taldea? Bertako produktuak zuzenean baserritar bati erosteko interesa daukan herritar talde bat izaten da. Normalean barazkiekin hasten da, baina gero har dezakezu haragia, arrautzak… Euren arteko harremana ez da salerosketa soilik izaten, baita planifikazioa elkarrekin egitea ere. Kontsumitzaileek erabakitzen dute zein eredu nahi duten: ekologikoa izan behar duen %100ean edo garrantzizkoagoa den uzta mantentzea. Baserritarrak, berriz, esaten digu nola joan den uzta, galerarik izan den… Baserritar bat behar duzue orduan. Zein baldintza bete behar ditu? Bertakoa izatea, eta gero produktu ekologikoak ekoizten ez baditu, gero ekologikoak egiteko konpromisoa hartzea. Orain Beizamako baserritar batekin gaude, baina bertako baserritar bat lortu nahi dugu. Horregatik hasieran ez zaigu inporta produktu ekologikoak ez ekoiztea ondoren ekologikorantz egiten duen bitartean. Zein pauta bideratzen duzue baserritarrarekin? Oraindik ez gara hasi herrian, baina badakigu nola funtzionatzen duten beste taldeek. Astean behin elkartzen dira baserritarrarekin, eta berak otarrak jaisten ditu. Produktuak beti toki berean jasotzen dituzte, eta ordainketak normalean, hilean behin egiten dituzte. Taldea [...]
Herriko kontsumo talde bateko kidea da Leo Argote (Errenteria-Orereta, 1983). Taldea duela hilabete gutxi sortu zen, baina orain bertako baserritar baten bila ari dira tratua egiteko. Lur sailen bat alokatzeko ere prest daude, horiek landuko lituzketen nekazari gazteak ezagutzen baituzte.
Zeri deitzen diozue kontsumo taldea?
Bertako produktuak zuzenean baserritar bati erosteko interesa daukan herritar talde bat izaten da. Normalean barazkiekin hasten da, baina gero har dezakezu haragia, arrautzak… Euren arteko harremana ez da salerosketa soilik izaten, baita planifikazioa elkarrekin egitea ere. Kontsumitzaileek erabakitzen dute zein eredu nahi duten: ekologikoa izan behar duen %100ean edo garrantzizkoagoa den uzta mantentzea. Baserritarrak, berriz, esaten digu nola joan den uzta, galerarik izan den…
Baserritar bat behar duzue orduan. Zein baldintza bete behar ditu?
Bertakoa izatea, eta gero produktu ekologikoak ekoizten ez baditu, gero ekologikoak egiteko konpromisoa hartzea. Orain Beizamako baserritar batekin gaude, baina bertako baserritar bat lortu nahi dugu. Horregatik hasieran ez zaigu inporta produktu ekologikoak ez ekoiztea ondoren ekologikorantz egiten duen bitartean.
Zein pauta bideratzen duzue baserritarrarekin?
Oraindik ez gara hasi herrian, baina badakigu nola funtzionatzen duten beste taldeek. Astean behin elkartzen dira baserritarrarekin, eta berak otarrak jaisten ditu. Produktuak beti toki berean jasotzen dituzte, eta ordainketak normalean, hilean behin egiten dituzte. Taldea beti dago konprometituta barazkiekin, baina beste produktuak ere (haragia, ogia, arrautzak) hartzen ditu nahi dituenak eta ekoizlearekin adosten dute noiz jaso produktu horiek.
Zergatik egin nahi duzue kontsumo taldea?
Pertsona bakoitzak motibazio ezberdinak ditugu. Badago jendea produktu ekologikoak erosi nahi dituenak, zuzenean eta freskoak; alegia, benetan ekologikotzat jotzen dena, eta ez munduko beste puntan ekoizten den ekologikoa. Beste batzuek, berriz, ingurumenagatik egiten dute; azken finean, baserria ingurumenarekin lan egiteko modu oso jasangarria delako. Beste batzuek lanarengatik, baserriak lana ematen duelako, ekonomiaren parte delako eta sostengatu behar delako… Baina batik bat osasunarengatik eta ingurumenarengatik egiten dute.
Supermerkatuetan produktu ekologikoak lortzea ia ezinezkoa da…
Badago, baina niretzako ez da ekologikoa. Ekoizpena agian izango da ekologikoa, baina munduko beste puntatik dator. Ekologikoaren barruan ere duintasun bat kontuan izan behar da, lurrarekin eta langileekin harreman mota batzuk sortzen direlako. Belar dendetan ere izaten dira ekologikoak, baina prezio altuarekin.
Modu horretara, bitartekariak ere saihesten dira.
Baserritarrak jasotzen du bere lanak balio duena, eta guk ere ez dugu prezio altua ordaintzen.
Nola bildu zineten lehenengoz?
Lagun talde bat bildu ginen urrian, eta hitzaldi bat antolatu genuen Pedro Alberdirekin, kontsumo taldeen gainean. Jakin genuen herrian bazeudela beste hamabost bat lagun duela urtebetetik ekimen berean lan egiten ari zirela, eta elkartu egin ginen.
Taldean sartzeko:
- Posta elektronikoz. marinel.nekazari[a bildua]gmail.com.
- Telefonoz. 615 76 70 86 (Pedro Alberdi EHNEko kidea).