“Denboraldia bukatu arte gozatzea da helburua”
Elkarrizketa: Oscar Iglesias (Allerru-Algeposako entrenatzailea) Oscar Iglesias (Antxo, 1973) berriro itzuli da Allerru-Algeposaren aulkira, Javi Mirandaren ordez. Lau urte izan zen bertan eta pasa den denboraldian igoera lortu zuen. Erronka zaila du, areto futboleko Nazional A Mailako hamabost taldeetatik zazpik galduko baitute maila. Zein helbururekin itzuli zara Allerru-Algeposa entrenatzera? Denboraldia hasita dago eta helburua mailaz gozatzea da. Maila handia du Nazional A-k eta mantentzea uste dut ez dugula lortuko, gutxiago liga irabaztea. Ez dugu azkeneko postuan gelditu nahi ezta. Pasa den asteburuan zuzendu zenuen lehen partida (Allerru-Algeposa 3 – Aretxabaleta 7). Zein irakurketa egiten duzu? Lehenengo zatian [3-3 bukatu zen] oso ondo aritu ginen, iazko taldearen antza zuen momentu batzuetan. Baina bigarren zatian, bosgarren gola sartu zigutenean, hondoa jo zuen taldeak… Ordutik aurrera anarkia izan zen. Jende berri askorekin topo egin dut itzuleran eta fisikoki maila baxuan dago taldea. Partidaren irakurketa bikoitza da: baikorra lehen zatian eta ezkorra bigarren zatian. Orduan, alde negatibo horiek zuzentzen saiatuko al zara? Berandu da denboraldia hasita dagoenean. Urtea salbatzea izango da helburua eta ea nola egiten dugun. Azken finean, diru asko utzi du taldeak eta ezin diozu korronteari jarraitu. Mailari eustea zaila da, ezta? Bai. Zazpi talde jaitsiko dira, areto futbola berriro antolatuko dutela. [...]
Elkarrizketa: Oscar Iglesias (Allerru-Algeposako entrenatzailea)
Oscar Iglesias (Antxo, 1973) berriro itzuli da Allerru-Algeposaren aulkira, Javi Mirandaren ordez. Lau urte izan zen bertan eta pasa den denboraldian igoera lortu zuen. Erronka zaila du, areto futboleko Nazional A Mailako hamabost taldeetatik zazpik galduko baitute maila.
Zein helbururekin itzuli zara Allerru-Algeposa entrenatzera?
Denboraldia hasita dago eta helburua mailaz gozatzea da. Maila handia du Nazional A-k eta mantentzea uste dut ez dugula lortuko, gutxiago liga irabaztea. Ez dugu azkeneko postuan gelditu nahi ezta.
Pasa den asteburuan zuzendu zenuen lehen partida (Allerru-Algeposa 3 – Aretxabaleta 7). Zein irakurketa egiten duzu?
Lehenengo zatian [3-3 bukatu zen] oso ondo aritu ginen, iazko taldearen antza zuen momentu batzuetan. Baina bigarren zatian, bosgarren gola sartu zigutenean, hondoa jo zuen taldeak… Ordutik aurrera anarkia izan zen. Jende berri askorekin topo egin dut itzuleran eta fisikoki maila baxuan dago taldea. Partidaren irakurketa bikoitza da: baikorra lehen zatian eta ezkorra bigarren zatian.
Orduan, alde negatibo horiek zuzentzen saiatuko al zara?
Berandu da denboraldia hasita dagoenean. Urtea salbatzea izango da helburua eta ea nola egiten dugun. Azken finean, diru asko utzi du taldeak eta ezin diozu korronteari jarraitu.
Mailari eustea zaila da, ezta?
Bai. Zazpi talde jaitsiko dira, areto futbola berriro antolatuko dutela. Orain zortzi multzo daude eta lau multzora murriztu nahi dute. Astakeria da. Interes asko daude atzean. Areto futboleko tradizio handia duten herriak eta diru asko duten taldeek ez dute erreforma horretan satu nahi, beraz zaila da. Ondorioz, helburua mailaz gozatzea da eta aurrez zegoen talde batua berreskuratzea izango da, entrenatzaile berriarekin etorritako hiruzpalau jokalariak taldean integratzea. Horretarako orain arte egin ez ditugun afariak egingo ditugu, partida onak egiten saiatuko gara… Azken finean, taldearekin gozatzea da helburua, maila mantentzeko esfortzuak emaitza onak eman ditzala.