Hiru urteko kartzela zigorra eskatzen dute kiosko batean lapurtzeagatik
Fiskaltzak bi urte eta zortzi hilabeteko kartzela zigorra eskatu du herriko kiosko batean 1.429 euro lapurtu zituelakoan eta kioskoaren jabeari kolpe bat eman ziolakoan. 2010eko azaroaren 2an gertatu zen ustezko lapurreta. Akusatua kiosko batean sartu ...
Fiskaltzak bi urte eta zortzi hilabeteko kartzela zigorra eskatu du herriko kiosko batean 1.429 euro lapurtu zituelakoan eta kioskoaren jabeari kolpe bat eman ziolakoan.
2010eko azaroaren 2an gertatu zen ustezko lapurreta. Akusatua kiosko batean sartu zen, eta kioskoaren arduraduna despistatu zen momentu batean dirua zegoen poltsa ostu zuen ustez.
Kioskoko arduraduna ohartarazi zuen beste pertsona batek, eta poltsa eraman zuen pertsonaren atzetik atera zen korrika. Ustezko lapurrak, orduan, zartako bat eman zion aurpegia kioskoko arduradunari, eta goiko ezpaina mindu zion.
Diru poltsa auto baten azpian ezkutatuta aurkitu zuen ondoren Ertzaintzak.