Xpressionk-rekin akordioa sinatu du Udalak artista berrien zabalkunderako
Xpressionk kultur plataformak Errenteriako Udalarekin akordioa sinatu du artista ez profesionalei toki bat emateko euren artelanak jarri, eta hartara ezagutzera emateko. Zehazki, Galeria Lorategien Sarea da proiektuaren izena, eta Zarauzko Udalak ere p...
Xpressionk kultur plataformak Errenteriako Udalarekin akordioa sinatu du artista ez profesionalei toki bat emateko euren artelanak jarri, eta hartara ezagutzera emateko. Zehazki, Galeria Lorategien Sarea da proiektuaren izena, eta Zarauzko Udalak ere parte hartu du bertan.
Artista berriek askotan ez dute izaten non jarri euren artelanak eta modu horretara, Udalak toki publikoak eskainiko dituzte tamaina ertaineko edo handiko eskulturak jartzeko. Errenteria-Oreretaren kasuan, San Marko gotorlekua proposatu du Udalak.
Interesa daukaten artistak parte-hartzera animatu ditu Xpressionk-k. Oinarriak kultur plataformaren webgunean aurki daitezke.
Xpressionk-tik adierazi dutenez, koste baxuko proiektua izango da, eta kaleko kultura “berritzailea eta alternatiboa” sustatzea du helburu.