Eguzki panelak, hiri mantenurako egoitzan
Juan Carlos Merino alkateak, Joseba Etxarte Hiri Mantenurako zinegotziak eta Luis Andres Ingurugiro zinegotziak hiri mantenurako egoitzan jarri dituzten eguzki plakak aurkeztu dituzte gaur goizean. Guztira, 208 plaka jarri dituzte 40 kilowatteko potent...
Juan Carlos Merino alkateak, Joseba Etxarte Hiri Mantenurako zinegotziak eta Luis Andres Ingurugiro zinegotziak hiri mantenurako egoitzan jarri dituzten eguzki plakak aurkeztu dituzte gaur goizean. Guztira, 208 plaka jarri dituzte 40 kilowatteko potentzia dutenak. Merinoren arabera, beste egoitzetan dauzkaten eguzki plakak 5 kilowattekoak dira, eta hiri mantenurako egoitzan daudenak “zortzi aldiz handiago” dira.
Plaka horiek orduko 45.000 kilowatt sortzen dituzte, eta horien bidez energia alternatiboak sustatu nahi dituztela azaldu du Merinok.
Plakak jartzeko 120.000 euro erabili dituzte, baina erdia Energiaren Euskal Erakundeak finantzatu du eta beste erdia Udalak. Merinok argitu duenez, Udalaren partea Hernaniko Ereñozun daukan zentral hidroelektrikoaren etekinen bidez finantzatu dute.
Horrez gain, ingurugiro arloko beste berritasunak gogorarazi ditu Merinok: lau auto elektrikoak eta kaleko argiak berritzea. Azken horiek gutxiago kontsumitu eta argiaren kutsadura murrizten dutela esan du.
Presentzia detektagailuak
2011ean ere politika berarekin jarraituko dutela adierazi du Merinok, eta hala nola, Udal eraikinetan presentzia detektagailuak jartzea aztertzen ari direla iragarri du.