‘Egunkaria auzia’ oraindik ez dela amaitu gogorarazi dute
Egunkaria-ren aurkako sumario nagusian auzipetuta zeudenak iaz Espainiako Auzitegi Nagusiak absolbitu bazituen ere, auzi ekonomikoak aurrera jarraitzen du. Zortzi auzipetu daude, horien artean Joxe Mari Sors errenteriarra. Hain zuzen, gaur goizean ager...
Egunkaria-ren aurkako sumario nagusian auzipetuta zeudenak iaz Espainiako Auzitegi Nagusiak absolbitu bazituen ere, auzi ekonomikoak aurrera jarraitzen du. Zortzi auzipetu daude, horien artean Joxe Mari Sors errenteriarra. Hain zuzen, gaur goizean agerraldia egin dute auzipetuek Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean: “Ez da oraindik auzia amaitu. Ez, uste gehienen aurka ziurrenik, oraindik bukatu gabe dago”, adierazi dute Sorsekin batera Joan Mari Torrealdaik, Iñaki Uriak, Ainhoa Albisuk, Mikel Sorozabalek, Begoña Zubelzuk eta Fernando Furundarenak.
Zortzi lagun daude auzipetuta Egunkaria-ren auzi ekonomikoan. Zerga iruzurra egitea, diru kontuak faltsutzea eta diru laguntzen iruzurra egitea egozten diete, eta 13 urtetik 26 urtera bitarteko kartzela zigorra eta isun ekonomiko handiak eskatzen ditu haientzat Dignidad y Justicia herri akusazioak.
Hain zuzen, zortzi urte bete ziren igandean Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi zuenetik.