Merkatariei laguntzeko TAO azkarra jarri dute Hondarribia kalean
Irungo Udaleko Hiritarren Zerbitzuko zinegotzi Maite Cruzadok ostiralean jakinarazi zuen Hondarribia kalean TAO express edo TAO azkarra sistema jarri dutela. Cruzadok azaldu zuenez, Hondarribia kalea berritu dute eta ondorioz oinezkoen eremuak zabalagoak dira, merkatarientzako eta herritarrentzako aukerak handituz. TAO azkarra ere merkatarientzako “onuragarria” izango dela jakinarazi zuen Cruzadok. Neurria auzotarrekin eta kaleko dendariekin izandako bileretan adostu dutela esan du zinegotziak: “Helburua da merkataritza jardun azkarra egin behar dutenek horretarako aukera izan dezatela. Noski, auzotarrak ere aukera hortaz balia daitezke, denbora muga berberarekin”. Gestio azkarrak egiteko Horrela, gestio azkarra egiteko beharra dutenek ibilgailua dohainik aparkatzeko aukera izango dute Hondarribia kaleko 11 eta 43 zenbakien artean, propio prestatutako gunean, 15 minutuz gehienez. Sistemaz baliatzeko ezinbestekoa izango da parkimetroan txartela ateratzea, eta bertan matrikula ezartzea. Sistema behin erabilita, hiru ordu pasatu arte makinak ez dio matrikula bereko ibilgailuari beste txartelik emango.
Irungo Udaleko Hiritarren Zerbitzuko zinegotzi Maite Cruzadok ostiralean jakinarazi zuen Hondarribia kalean TAO express edo TAO azkarra sistema jarri dutela. Cruzadok azaldu zuenez, Hondarribia kalea berritu dute eta ondorioz oinezkoen eremuak zabalagoak dira, merkatarientzako eta herritarrentzako aukerak handituz. TAO azkarra ere merkatarientzako “onuragarria” izango dela jakinarazi zuen Cruzadok.