Udalak Iurritako alokairua ordaintzeari utzi diola salatu dute guneko kideek
Iurrita Gune Sozio Kulturaleko kideek salatu dutenez, Udalak alokairua ordaintzeari utzi dio, eta horrek «jadanik martxan zeuden hamaika ekintza eten ditu». Gogorarazi dutenez, Oiartzunen ez dago kultur etxerik eta Iurrita hutsune hori betetzen ahalegindu da azken urteetan: «Iurrita, Oiartzungo gazte talde batzuen elkarlanaren ondorioz sortu zen duela bost urte, Oiartzunen kulturaren alorrean zeuden gabeziak asetzeko asmoz». Hainbat mugimendutako gazteak ziren eta Iurrita «bereganatu» zuten eta «bizia» eman zioten. Iurrita jabetza pribatukoa da, eta Udalak ordaintzen zuen alokairua orain arte. Iurrita Gune Sozio Kultural bihurtu zutenetik, pertsona asko igaro dira bertatik: «Antzerkia, zirkua, musika eta dantza maite dituzten pertsona asko». Baina herriak taxuzko kultur programaziorik gabe jarraitzen duela gogorarazi dute, eta horretan lanean dihardutela. «Aurten ere, Ugaldetxoko jaietan parte hartzera aurreikusita genuen, etxeko taldeen kontzertuak antolatzea, haur jolasak, askariak, kale animazioa…», azaldu dute. Baina Udalaren erabakiaren ondorioz proiektu horiek bat-batean etenda geratu direla kritikatu dute. Iurrita Bizirik Jaialdia Udalaren jarrera kritikatzeaz gain, Iurritako kideek herritarrei jakinarazi nahi diete zer gertatzen ari den. Horregatik pasa den larunbatean Iurrita Bizirik Jaialdia egin zuten plazan: Amona Joxeparen istorioak haurrentzako antzerkia eman zuten; umeentzako zirku tailerra eta flamenko emanaldia ere izan ziren; baita bazkaria eta musika ere. Lanean jarraituko dute Egiten dutena egiten eta herriaren [...]
Iurrita Gune Sozio Kulturaleko kideek salatu dutenez, Udalak alokairua ordaintzeari utzi dio, eta horrek «jadanik martxan zeuden hamaika ekintza eten ditu». Gogorarazi dutenez, Oiartzunen ez dago kultur etxerik eta Iurrita hutsune hori betetzen ahalegindu da azken urteetan: «Iurrita, Oiartzungo gazte talde batzuen elkarlanaren ondorioz sortu zen duela bost urte, Oiartzunen kulturaren alorrean zeuden gabeziak asetzeko asmoz».
Hainbat mugimendutako gazteak ziren eta Iurrita «bereganatu» zuten eta «bizia» eman zioten. Iurrita jabetza pribatukoa da, eta Udalak ordaintzen zuen alokairua orain arte.
Iurrita Gune Sozio Kultural bihurtu zutenetik, pertsona asko igaro dira bertatik: «Antzerkia, zirkua, musika eta dantza maite dituzten pertsona asko». Baina herriak taxuzko kultur programaziorik gabe jarraitzen duela gogorarazi dute, eta horretan lanean dihardutela. «Aurten ere, Ugaldetxoko jaietan parte hartzera aurreikusita genuen, etxeko taldeen kontzertuak antolatzea, haur jolasak, askariak, kale animazioa…», azaldu dute. Baina Udalaren erabakiaren ondorioz proiektu horiek bat-batean etenda geratu direla kritikatu dute.
Iurrita Bizirik Jaialdia
Udalaren jarrera kritikatzeaz gain, Iurritako kideek herritarrei jakinarazi nahi diete zer gertatzen ari den. Horregatik pasa den larunbatean Iurrita Bizirik Jaialdia egin zuten plazan: Amona Joxeparen istorioak haurrentzako antzerkia eman zuten; umeentzako zirku tailerra eta flamenko emanaldia ere izan ziren; baita bazkaria eta musika ere.
Lanean jarraituko dute
Egiten dutena egiten eta herriaren bizitza kulturala elikatzen jarraitu nahi dutela argi dute Iurritako kideek. Baina laguntza behar dute, eta horretarako egiten duten lanaren eta bizi duten egoeraren berri ematen jarraituko dute.