Zazpigarren Emakumea Zineman jaialdia antolatu du Amalatz taldeak
Martxoaren 8a hurbiltzen ari da, eta horrekin batera emakumea protagonista duten ekimenak areagotu egiten dira egunotan. Etzi, hain zuzen, urtero hutsik egiten ez duen ekitaldia hasiko da: Amalatz talde feministak antolatutako Emakumea Zineman emanaldi sorta. Ostegunero film emanaldiak izango dira Errenteria Hiria Kulturgunean, eta azken egunean, jaialdia ongi bukatzeko antzerkiari egingo diote tartea, Itzatu Antzerki Taldearen La orquesta casi casi loca. Amalatzetik pelikula onak emateaz gain, disfrutatzeko eta hausnartzeko aukera eman nahi die ikusleei. Filmek “emakumeen gaiak jorratzeaz gain, dibertigarriak eta ugariak izango dira”, adierazi dute. Aurreko urteetako arrakastarekin, aurtengoa “ilusioz eta gogoz” prestatu dute. ‘Mujeres del Cairo’ Emanaldi sortaren barruko lehen filma Yousry Nasrallh zuzendariaren Mujeres del Cairo (Kairoko emakumeak) izango da. Senar-emazte baten istorioa kontatuko du. Biak kazetariak dira. Emakumea, Hebba, programa bateko aurkezlea da eta jarrera kritikoa du bere gobernuarekiko. Emaztearen lanak profesionalki haztea mugatzen duela uste du senarrak, eta jarrera hori alde batera lagatzeko eskatzen dio Karim senarrak emazteari. Honek hala nola onartzen du senarrak eskatutakoa, eta emakumeei buruzko gaiak hasten da jorratzen, espero ez duen ondorioekin. ‘Vacaciones en Ferragosto’ Hurrengo astean Italiara egingo dute jauzi. Gianni Di Gregorioren Vacaciones en Ferragosto (Oporrak Ferragoston) emango dute. Gianni bere amarekin bizi da Trasteveren. Ferragosto festa aurretik, bizitokiko [...]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari da, eta horrekin batera emakumea protagonista duten ekimenak areagotu egiten dira egunotan. Etzi, hain zuzen, urtero hutsik egiten ez duen ekitaldia hasiko da: Amalatz talde feministak antolatutako Emakumea Zineman emanaldi sorta.
Ostegunero film emanaldiak izango dira Errenteria Hiria Kulturgunean, eta azken egunean, jaialdia ongi bukatzeko antzerkiari egingo diote tartea, Itzatu Antzerki Taldearen La orquesta casi casi loca.
Amalatzetik pelikula onak emateaz gain, disfrutatzeko eta hausnartzeko aukera eman nahi die ikusleei. Filmek “emakumeen gaiak jorratzeaz gain, dibertigarriak eta ugariak izango dira”, adierazi dute. Aurreko urteetako arrakastarekin, aurtengoa “ilusioz eta gogoz” prestatu dute.
‘Mujeres del Cairo’
Emanaldi sortaren barruko lehen filma Yousry Nasrallh zuzendariaren Mujeres del Cairo (Kairoko emakumeak) izango da. Senar-emazte baten istorioa kontatuko du. Biak kazetariak dira. Emakumea, Hebba, programa bateko aurkezlea da eta jarrera kritikoa du bere gobernuarekiko. Emaztearen lanak profesionalki haztea mugatzen duela uste du senarrak, eta jarrera hori alde batera lagatzeko eskatzen dio Karim senarrak emazteari. Honek hala nola onartzen du senarrak eskatutakoa, eta emakumeei buruzko gaiak hasten da jorratzen, espero ez duen ondorioekin.
‘Vacaciones en Ferragosto’
Hurrengo astean Italiara egingo dute jauzi. Gianni Di Gregorioren Vacaciones en Ferragosto (Oporrak Ferragoston) emango dute. Gianni bere amarekin bizi da Trasteveren. Ferragosto festa aurretik, bizitokiko administradoreak proposamen berezi bat egingo dio: bi eguneko jaian bere ama etxean hartzeko.
‘Elisa K’
Hirugarren astean Jordi Cadenak eta Jodith Colellek zuzendutako Elisa K-ren txanda izango da. 11 urte beteko ditu Elisak udan eta gustora dago lazo txuriak dituen soineko zuriarekin. Denbora gutxian, baina, guztiak garrantzia galduko du. Bere aitaren lagunak negarrez utzi du eta honakoa esan dio: “Negarra egiteari uzten badiozu zilarrezko pultsera bat oparituko dizut”.
‘La vida empieza hoy’
Laugarren ostegunerako Laura Mañaren film bat aukeratu du Amalatzek: La vida empieza hoy (Bizitza gaur hasten da). Adineko gizon-emakume talde bat sexu ikastaroetara doa sexu bizitza osoa izaten jarraitzeko. Pepek erekzioa izateko zailtasunak ditu erretiroak eragindako estresarengatik. Herminiak, berriz, gogorik ez duela uste du, baina bere arazoa beti gizon okerrerakin egotea da. Irakasleak adinak berarekin dakartzan arazoei aurre egiteko jarraibideak emango dizkie, baina horretarako etxeko lanak egin beharko dituzte.
‘Orchesta casi casi loca’
Hilaren 31n antzerkiaren txanda izango da. Ana Mirandaren zuzendaritzapean Itzatu Antzerki Taldeak Jean Anoilhen lanaren egokitzapena interpretatuko du.