Irati Tobar gaztea babestea erabaki du Herriko Etxeak
Izpuran haien kontrako euroaginduei aurre egiteko itxialdia burutu zuten zortzi gazteetatik aske geratzen den bakarrak, Irati Tobar Portugaleteko (Bizkaia) gazteak, Hendaiako Herriko Etxearen ezohiko babesa jaso du. Herriko Kontseilua hura laguntzeko prest agertu da aho batez, eta hautetsi sozialistek bera gorde zuten bart gauean. Jean Baptiste Salaberri auzapezak zuzenduta, herriko kontseilua egin zuten atzo, gaztea bertan zelarik. Zenbait kazetarirekin sartu zen eraikinera, eta kontseilua abiatu aurretik haien galderak erantzun zituen. Bitartean, Iker Elissalde hautetsi abertzaleak mozioa aurkeztu zuen. Hendaiako ordezkariei euroagindua salatzeko eta herrian bizi den Irati Tobar gaztea laguntzeko neurri zehatzak zehazteko galdegiten zuen. Kotte Ezenarro auzapez ohi eta eskualde kontseilari sozialistak atxilotua izateko arriskuan den gaztea babesteko hitza eman zuen. Hala, bilkura amaituta, sozialistek babestu zuten Tobar, eta haietako baten etxean lo egin duela jakin da. Atzo goizez, hainbat hautetsi agertu dira bere bila, eta autoz eraman dute Iker Elissalde Biharko Hendaia alderdiko kidearen etxera. Albistea idazterako orduan, gordeta jarraitzen du gazteak.
Izpuran haien kontrako euroaginduei aurre egiteko itxialdia burutu zuten zortzi gazteetatik aske geratzen den bakarrak, Irati Tobar Portugaleteko (Bizkaia) gazteak, Hendaiako Herriko Etxearen ezohiko babesa jaso du. Herriko Kontseilua hura laguntzeko prest agertu da aho batez, eta hautetsi sozialistek bera gorde zuten bart gauean.
Jean Baptiste Salaberri auzapezak zuzenduta, herriko kontseilua egin zuten atzo, gaztea bertan zelarik. Zenbait kazetarirekin sartu zen eraikinera, eta kontseilua abiatu aurretik haien galderak erantzun zituen.
Bitartean, Iker Elissalde hautetsi abertzaleak mozioa aurkeztu zuen. Hendaiako ordezkariei euroagindua salatzeko eta herrian bizi den Irati Tobar gaztea laguntzeko neurri zehatzak zehazteko galdegiten zuen. Kotte Ezenarro auzapez ohi eta eskualde kontseilari sozialistak atxilotua izateko arriskuan den gaztea babesteko hitza eman zuen.
Hala, bilkura amaituta, sozialistek babestu zuten Tobar, eta haietako baten etxean lo egin duela jakin da. Atzo goizez, hainbat hautetsi agertu dira bere bila, eta autoz eraman dute Iker Elissalde Biharko Hendaia alderdiko kidearen etxera. Albistea idazterako orduan, gordeta jarraitzen du gazteak.