HAPOaren behin behineko onarpena eta gero herritarren partehartzea bermatzea eskatu dio ezker abertzaleak Paezi
Joan zen ostiralean ezker abertzaleko zinegotziak Miguel Angel Paez Hirigintza ordezkariarekin bildu ziren, Hirigintzako zinegotziak hilaren 22ko udalbatzari begira udal taldeen ikuspuntua ezagutzeko egiten ari den bilera errondaren barruan. Udal gobernuaren asmoa da Herri Antolakuntzaren Plan Orokorrra (HAPO) hilaren 22ko udalbatzan behin behinekoz onartzea. Ordezkari independentistek “herritarren partehartzea” bermatzea eskatu zioten Paezi. Atzo Peio Gaskonek eta Tomas Karrerak udaletxean emandako prentsaurrekoan gogoratu zuten udal gobernuaren hasierako proposamenetik “egitasmo ugari” aldatu zirela, eta hori “elkarte eta pertsona anitzen ekarpenak medio” izan zela. Peio Gaskonentzat “partehartze horrek ahalbidetu zuen Irungo udalbatzaren ahobateko onarpena”. Horregatik, behin behinekoa onarpenaren ondoren helegiteak aurkezteko epea lau hilabetekoa izatea ezinbestekoa ikusten dute, eta ez hilabete eta erdi edo bi hilabetekoa. “Orain arte herritarren ekarpenak garrantzitsuak izan dira, eta aurrera begira ere izango direla uste dugu”, adierazi zuen Gaskonek. Hori horrela, ezker abertzaleko zinegotziek hainbat eskakizun egin zizkioten Hirigintzako ordezkariari. Batetik, prozesuaren kronologia bat prestazea galdegiten dute, “planaren irizpide eta helburuetatik hasi eta hasierako edukien aldaketak jasoko dituen bidai kronologikoa”. Hori hainbat informazio euskarrietan jaso eta hiritarrei helaraztea proposatzen dute. Bestetik, Planaren talde erredaktoreak hiriko bilera tekniko bat antolatzea nahi dute, egitasmoaren ardatzak azaldu eta zalantzak argitzeko. Ondoren, auzoz auzoko beste hitzordu batzuk deituko lirateke, eremu bakoitzeko “elementu [...]
Joan zen ostiralean ezker abertzaleko zinegotziak Miguel Angel Paez Hirigintza ordezkariarekin bildu ziren, Hirigintzako zinegotziak hilaren 22ko udalbatzari begira udal taldeen ikuspuntua ezagutzeko egiten ari den bilera errondaren barruan. Udal gobernuaren asmoa da Herri Antolakuntzaren Plan Orokorrra (HAPO) hilaren 22ko udalbatzan behin behinekoz onartzea. Ordezkari independentistek “herritarren partehartzea” bermatzea eskatu zioten Paezi. Atzo Peio Gaskonek eta Tomas Karrerak udaletxean emandako prentsaurrekoan gogoratu zuten udal gobernuaren hasierako proposamenetik “egitasmo ugari” aldatu zirela, eta hori “elkarte eta pertsona anitzen ekarpenak medio” izan zela. Peio Gaskonentzat “partehartze horrek ahalbidetu zuen Irungo udalbatzaren ahobateko onarpena”. Horregatik, behin behinekoa onarpenaren ondoren helegiteak aurkezteko epea lau hilabetekoa izatea ezinbestekoa ikusten dute, eta ez hilabete eta erdi edo bi hilabetekoa. “Orain arte herritarren ekarpenak garrantzitsuak izan dira, eta aurrera begira ere izango direla uste dugu”, adierazi zuen Gaskonek.
Hori horrela, ezker abertzaleko zinegotziek hainbat eskakizun egin zizkioten Hirigintzako ordezkariari. Batetik, prozesuaren kronologia bat prestazea galdegiten dute, “planaren irizpide eta helburuetatik hasi eta hasierako edukien aldaketak jasoko dituen bidai kronologikoa”. Hori hainbat informazio euskarrietan jaso eta hiritarrei helaraztea proposatzen dute.
Bestetik, Planaren talde erredaktoreak hiriko bilera tekniko bat antolatzea nahi dute, egitasmoaren ardatzak azaldu eta zalantzak argitzeko. Ondoren, auzoz auzoko beste hitzordu batzuk deituko lirateke, eremu bakoitzeko “elementu nabarmenak” argitzeko.
Ikuspegi pedagogikoa
Alegaziorako epea irekita dagoen bitartean informazio bulego bat zabaltzea ere nahi du ezker abertzaleak, zalantzak argitu eta bertan helegiteak aurkeztu ahal izateko. Tomas Karrerarentzat haien eskaerak “ikupegi pedagokia ere” badu. “20 urte barru Irun nolakoa izango den erabakitzen ari gara. Herritarrek hiriak izango dituen aldaketak ezagutu eta haietan eragin beharko lukete”, nabarmendu zuen Karrerak.
Martxoaren 22an zer bozkatu jakiteko Paezen erantzuna espero dute aurretik. Gaskonen iritziz, egun horretako udalbatzak “zalantzak” eragiten ditu udal taldeetan, udal gobernuak HAPOaren onarpena hauteskunde kanpainan baliatuko dezakeelako. Nolanahi ere, “herritarren partehartzea bermatzeko lau hilabeteko epea irekita, gaia hauteskundeetatik kanpo geratuko litzateke”, gaineratu zuen esker abertzaleko zinegotziak.