Inauguratzera etorri eta protestekin topatu
Pasaia Antxoko sarbide berria inauguratzera etorri eta anbulatorio berria eskatzera irtendako herritarren protestekin topatu. Gaur goizean izan da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusi Markel Olano, Bide Azpiegituretako diputatu Eneko Goia, Lurralde eta Mugikortasun diputatu Arantza Tapia eta errepideetako zuzendari orokorra Luis Mari Apraiz bertan zirela. Antxoko alkateorde Ander Poza han zen, Udalaren izenean. 10:00etarako zegoen deituta sarreraren inaugurazioa, eta ordu berbererako pilatu dira han bertan dagoen anbulatorioaren parean herritarrak, pankarta eskuan. Ekitaldi hasi eta berehala entzun dira lehen oihuak, eta horren aurrean, Olano eta Goia herritarrengana hurbildu dira. Ekitaldiaren ondoren beraiekin biltzekotan geratu dira eta hala egin dute. Inaugurazioa bukatu eta anbulatorioa bisitatzen egon dira Foru Aldundiko arduradunak. Han lan egiten duten profesionalekin hitz egin dute, eta anbulatoriotik irtendakoan herritarren kexak entzun dituzte. Anbulatorioa egitearen ardura Eusko Jaurlaritzare na eta Osakidetzarena dela gogoratu diete herritarrei, Pasaiako badiaren leheneratzearekin hartutako konpromisoa berrestearekin batera.
Pasaia Antxoko sarbide berria inauguratzera etorri eta anbulatorio berria eskatzera irtendako herritarren protestekin topatu. Gaur goizean izan da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusi Markel Olano, Bide Azpiegituretako diputatu Eneko Goia, Lurralde eta Mugikortasun diputatu Arantza Tapia eta errepideetako zuzendari orokorra Luis Mari Apraiz bertan zirela. Antxoko alkateorde Ander Poza han zen, Udalaren izenean. 10:00etarako zegoen deituta sarreraren inaugurazioa, eta ordu berbererako pilatu dira han bertan dagoen anbulatorioaren parean herritarrak, pankarta eskuan. Ekitaldi hasi eta berehala entzun dira lehen oihuak, eta horren aurrean, Olano eta Goia herritarrengana hurbildu dira. Ekitaldiaren ondoren beraiekin biltzekotan geratu dira eta hala egin dute. Inaugurazioa bukatu eta anbulatorioa bisitatzen egon dira Foru Aldundiko arduradunak. Han lan egiten duten profesionalekin hitz egin dute, eta anbulatoriotik irtendakoan herritarren kexak entzun dituzte. Anbulatorioa egitearen ardura Eusko Jaurlaritzare
na eta Osakidetzarena dela gogoratu diete herritarrei, Pasaiako badiaren leheneratzearekin hartutako konpromisoa berrestearekin batera.