Trenbide eremua birmoldatzeko protokoloa sinatu zuten ostiralean Espainiako Gobernuak, Jaurlaritzak, Foru Aldundiak eta Udalak
Hiriko trenbide eremua birmoldatzeko erakundeen arteko protokoloa sinatu zuten ostiral arratsaldean udaletxeko bilkura aretoan. Dokumentua joan zen urteko abenduan adostu zuten Madriden Espainiako Sustapen Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako F...
Hiriko trenbide eremua birmoldatzeko erakundeen arteko protokoloa sinatu zuten ostiral arratsaldean udaletxeko bilkura aretoan. Dokumentua joan zen urteko abenduan adostu zuten Madriden Espainiako Sustapen Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Irungo Udalak, Adifek, Renfek, eta Euskotrenek. Ondoren, aipatutako erakunde guztiek banan-banan hitzarmena berretsi izan dute. Ostiraleko ekitaldia, abenduan adostutakoaren lau erakundeen arteko sinadura ekitaldia izan zen, eta Jose Blanco Sustapen ministroa, Patxi Lopez lehendakaria, Markel Olano ahaldun nagusia, eta Jose Antonio Santano Irungo alkatea izan ziren sinatzaileak.
Trenbide eremuaren birmoldatzeak iraultza ekarriko du hiriko hirigintzan, 6 kilometro luzerako eta 500.000 metro koadroko zonaldean eragingo duelako. Santano alkateak trena Irunera iritsiko den “bigarren aldia” izango dela nabarmendu zuen, “lehenengotik 150 urte pasa eta gero”. Bere ustez, “hiriarentzat Bidasoa eskualdearentzat eta Gipuzkoarentzat aukerez beteriko mundua” ekarriko du trenbide eremuaren birmoldaketak.
Trenbide eremu berriaren garapenaren ardatzetako batzuk:
- AHT, topo eta aldiriko tren lineentzat geltoki intermodal berria.
- Formakuntza eta berrikuntzeei loturiko ekipamendu berriak.
- Jarduera ekonomimkoetarako lur eskaitza berria.
- Etxebizitza gune berriak (1.115 eta 2.350 etxebizitza artean aurreikusten dira).
- Trenbide eremuaren permeabilidadea, igarobide berriak sortuz.
- Hiriko zentralitate berria sortzea, trazatuaren bi aldeen lotura hobetuz.