Beraun-Kaputxinoetako igerilekuak positibotzat jo ditu Hamaikabatek
Inbertsio publiko auzoak indartzeko tresna gisa hartuta, Kaputxinoetako igerilekuak egitearekin ados azaldu da Errenteriako Hamaikabat. Ildo horretatik, Joxemari Burgos bozeramaileak adierazi du igerilekuen proiektu guztia martxan jartzea dela helburu ...
Inbertsio publiko auzoak indartzeko tresna gisa hartuta, Kaputxinoetako igerilekuak egitearekin ados azaldu da Errenteriako Hamaikabat. Ildo horretatik, Joxemari Burgos bozeramaileak adierazi du igerilekuen proiektu guztia martxan jartzea dela helburu nagusia, eta horrekin batera, auzoak suspertzea, “bizilagunek behar dutelako”.
Horrez gain, pozik agertu da Errenteriako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatu duten hitzarmenarekin. Horri esker, Kirol departamentuak 600.000 euroko laguntza eman dio Udalari igerilekuak eraikitzeko. “Erakundeek murrizketak izan dituzten arren, elkarlanari esker lortu dute herritarrek euren beharraren araberako ekipamendua izatea”, adierazi du Burgosek.