Fanny Vallonek aktore ikastaroa antolatuko du bigarrenez abuztuan
Fanny Vallon orain 6 urte Hendaian bizi den eta Parisko aktore-eskola baten zuzendaria denak zinema-aktoreentzako uda ikastaroa antolatu du bigarrenez Hendaian. Ikastaroa abuztuaren 22tik 27ra luzatuko da, eta 24 lagunentzako mugatuta izanen da. Intere...
Fanny Vallon orain 6 urte Hendaian bizi den eta Parisko aktore-eskola baten zuzendaria denak zinema-aktoreentzako uda ikastaroa antolatu du bigarrenez Hendaian. Ikastaroa abuztuaren 22tik 27ra luzatuko da, eta 24 lagunentzako mugatuta izanen da. Interesdunek Vallonen webgunean lor dezakete ikastaroari buruzko informazioa (aukeratu menuan stage de cinéma en bord de mer esteka edo deitu 0620-55 36 34 telefonora eta bertan mezua utzi, berriz deitua izateko).