Garai bateko Greziako arkitektura eta politikari buruzko hitzaldia larunbatean Mediatekan
Fabianne Coudin arkeologia irakasleak Arkitektura eta politika antzinako Grezian goiburuko hitzaldia emango du larunbatean, hilak 26, Mediatekan. Saioa doan izango da, frantsesez, eta 16:00etan hasiko da. Coudinek Atenasen garai disdiratsuak izango di...
Fabianne Coudin arkeologia irakasleak Arkitektura eta politika antzinako Grezian goiburuko hitzaldia emango du larunbatean, hilak 26, Mediatekan. Saioa doan izango da, frantsesez, eta 16:00etan hasiko da. Coudinek Atenasen garai disdiratsuak izango ditu hizpide, Kristo aurreko VI. eta IV. gizaldien bitarteko aldia. Garai hartakoak dira gure egunetaraino iraun duten marmol zuriko monumentu paregabeak. Arkitektura lan horien helburua greziarrei zein munduari Atenasen botere politikoa erakustea zela azalduko du arkeologoak.