H1ek Garbitaniaren kontratazioen informazioa nahi du
Hamaikabatek (H1!) Garbitania Zero Zabor enpresa publikoak egin dituen kontratazioen prozedurari buruzko informazioa eskatu du berriro, eta enpresa eratu zutenetik informazio falta eta iluntasuna nagusi izan direla salatu du. H1ek argitu duenez, enpres...
Hamaikabatek (H1!) Garbitania Zero Zabor enpresa publikoak egin dituen kontratazioen prozedurari buruzko informazioa eskatu du berriro, eta enpresa eratu zutenetik informazio falta eta iluntasuna nagusi izan direla salatu du.
H1ek argitu duenez, enpresa hori oposizioaren kontrola saihesteko sortu zutela susmoa zuten hasieran eta susmo hori egia bihurtu da. Hala jakinarazi zuten atzo Iñaki Arratibel Hernaniko zinegotziak, Luis Mari Ormaetxea Usurbilgoak eta Xanet Arozena Oiartzungoak.
Gogorarazi zutenez, otsailean informazioa eskatu zioten Garbitania enpresa publikoari: “Lanpostu bakoitzeko hautagaiak, puntuak, epaimahaia eta prozedura…”. Baina ez dute erantzunik jaso.
Hamaikabateko ordezkarien ustez, Garbitaniak bere izena garbitu behar du eta egindako kontratazio horiek argitu. “Kontratazioetan emandako irregulartasunen susmo handiak ditugu eta informazio faltak ez du ikuspegi hori aldatzen”, ohartarazi dute eta lanean jarraituko dutela iragarri: “Guk, Hamaikabatetik, informazio guztia lortu arte ez dugu etsiko”.