Dunboako aparkalekurako izena emateko epea irekita
Dunboa ikastetxearen azpian egin nahi duten parkinerako lekuak eskatzeko epea zabalik dago, eta hala jarraituko du maiatzaren 11a bitartean. Guztira 145 toki egokitu nahi ditu Udalak. Bakoitzaren prezioa 25.000 eurokoa da
Dunboa ikastetxearen azpian egin nahi duten parkinerako lekuak eskatzeko epea zabalik dago, eta hala jarraituko du maiatzaren 11a bitartean. Guztira 145 toki egokitu nahi ditu Udalak. Bakoitzaren prezioa 25.000 eurokoa da (BEZa barne), 75 urterako emakida izanik. Udalak jakinarazi du gutxienez 82 eskaera egin beharko direla aparkalekua eraikitzeko erabakia hartu aurretik. Xehetasun gehiagorako bisitatu webgunea.