Kantu jira ekimena abian jarriko dute Trintxerpen
Kantu jira ekimena abian jarri nahi dute Trintxerpen, Musikaz Blai 2011 jardueren barruan. Antolatzaileek esan dutenez parte hartzeko ez da derrigorrezkoa musikako ezagutzak izatea, ez eta entsegu guztietan parte hartzea. Maiatzean egingo dituzte entseguak, ostegunero, 19:00etatik 20:00etara, alkateordetzan, eta ekainaren 4ean irtengo dira lehenbizikoz kalera. 12:00etan bilduko dira Gudarien Enparantzan, handik kalez kale kantari irteteko.