Kukairen ‘Karrikan’ lan berriaren entsegu publikoa izango da bihar
Labetik atera berria den Karrikan Kukai Dantza Taldearen lan berria nola entseatzen duten ikusteko aukera izango dute herritarrek bihar arratsaldean. Izan ere, 19.30etik aurrera, Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan izango dira dantza taldekoak,...
Labetik atera berria den Karrikan Kukai Dantza Taldearen lan berria nola entseatzen duten ikusteko aukera izango dute herritarrek bihar arratsaldean. Izan ere, 19.30etik aurrera, Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan izango dira dantza taldekoak, eta nahi duenak aukera dauka nola prestatzen duten ikusteko, lana gertutik ezagutzeaz gain.
Hara joateko gonbidapenak beharko dira, eta dantza@kukai.info posta elektronikoaren bidez lortu ahalko dira.
Sei dantzari eta DJ bat biltzen dituen kale ikuskizuna da Karrikan. Horrez gain, hiru koreografoen elkarlanaren emaitza ere izan da.