Zine Txiroarekin ‘Egunero’ dokumentala ikusteko aukera izango da etzi
Mikelazulo Kultur Elkarteak antolatuta, hilero-hilero dokumentalak proiektatzen dituzte elkartean bertan. Oraingoan, hezkuntzari egingo diote tartean. Hala, etzi, Egunero dokumentala ikusteko aukera izango da, 19:30etik aurrera. Ohi denez, emanaldia am...
Mikelazulo Kultur Elkarteak antolatuta, hilero-hilero dokumentalak proiektatzen dituzte elkartean bertan. Oraingoan, hezkuntzari egingo diote tartean. Hala, etzi, Egunero dokumentala ikusteko aukera izango da, 19:30etik aurrera.
Ohi denez, emanaldia amaitutakoan, egileekin edo gaiarekin zerikusia duen norbaitekin solasean ariko dira. Oraingoan, EHUko irakasle kaleratutako batekin hitz egiteko aukera izango da.
Izan ere, nork ez du ikusi Leioako campusaren sarreran irakasle talde bat kartel batekin protestan? 1990. urtean hasitako istorio amaigabe baten ondorioa izan da.
Hala dio filmaren sinopsiak: “‘Zer hezkuntza eredu nahi dugu? Zein unibertsitate eredu?’ 1990an galdera berdina egin zuten EHUko 97 irakaslek funtzionaritzari uko egin ziotenean, irakasle talde propio bat sortu nahian. Baina kaleratzeen arriskua, erbesteratzeak, atxiloketak, epaiketak, espetxeratzeak, isunak eta bahitura ekonomikoak irakasle gehienak sinatzera bultzatu zituen sindikatuen esanetara”.
Sinopsiak gogorarazten du egun protestekin jarraitzen dutela hainbat irakaslek.