Erdi Arora itzuliko da hiria
Hondarribia Erdi Arora bueltatuko da bi egunez, izan ere, Erdi Aroko Azoka antolatu dute etzi eta iganderako. Erakustegiak, tailerrak eta animazioak izango dira Gune Historikoan. Artisautza eta janarien 80 stand inguru jarriko dituzte, eta aintzinako tresnak ezagutzeko aukera izango da. Hondarribia, Erdi Aroan, merkataritza-gune garrantzitsua izan zen eta merkatuei esker, merkatari eta artisauen komunitate dinamikoa bihurtu zen. Horrela, arotzak, errementariak, upelgileak, urreginak, harginak… Erdi Aroko hirigunera itzuliko dira, garai hartako artisauen jakintza eta langintza ezagutzeko. Postuez gain, makina bat ekitaldi izango dira bi egunetan. Saltinbankiak, titiriteroak, malabaristak eta juglareak, Hondarribian bilduko dira azokako bizitza islatu eta girotzeko eta antzinean bezala, kristau-kultura, judutarra eta arabiarra elkarrekin egongo dira. Milaka bisitari izaten ditu azokak urtero. Tailerrak eta erakustaldiak Erdi Aroko ohiturak ezagutzeko tailerretan parte hartzeko aukera eskeiniko dute: buztina, landareak, ehundegia, beira puztua, tradiziozko jokoak, egurrezko kateak eta El Trapi haur tailerra. Eta horretaz gain, ikuskizun anitz izango dira: arku jaurtiketak, aldi bereko xake partidak, erakusketa eta belatz heziketa, gaiteroak, txotxongiloak, juglareak, malabaristak, kontu kontari, aintzinako tresnen erakusketa, arabiar haima, aintzinako musika kontzertua eta Khantoria taldearen eskutik. Animalien eskubideak Animalien eskubideak babesten dituen Perroland elkarteak katamotzen erakusketa Erdi Aroko Azokan debekatzea eskatu dio Hondarribiko Udalari. Izan ere, 6/1993 legea urratzen duela azaldu [...]
Hondarribia Erdi Arora bueltatuko da bi egunez, izan ere, Erdi Aroko Azoka antolatu dute etzi eta iganderako. Erakustegiak, tailerrak eta animazioak izango dira Gune Historikoan. Artisautza eta janarien 80 stand inguru jarriko dituzte, eta aintzinako tresnak ezagutzeko aukera izango da. Hondarribia, Erdi Aroan, merkataritza-gune garrantzitsua izan zen eta merkatuei esker, merkatari eta artisauen komunitate dinamikoa bihurtu zen. Horrela, arotzak, errementariak, upelgileak, urreginak, harginak… Erdi Aroko hirigunera itzuliko dira, garai hartako artisauen jakintza eta langintza ezagutzeko.
Postuez gain, makina bat ekitaldi izango dira bi egunetan. Saltinbankiak, titiriteroak, malabaristak eta juglareak, Hondarribian bilduko dira azokako bizitza islatu eta girotzeko eta antzinean bezala, kristau-kultura, judutarra eta arabiarra elkarrekin egongo dira. Milaka bisitari izaten ditu azokak urtero.
Tailerrak eta erakustaldiak
Erdi Aroko ohiturak ezagutzeko tailerretan parte hartzeko aukera eskeiniko dute: buztina, landareak, ehundegia, beira puztua, tradiziozko jokoak, egurrezko kateak eta El Trapi haur tailerra. Eta horretaz gain, ikuskizun anitz izango dira: arku jaurtiketak, aldi bereko xake partidak, erakusketa eta belatz heziketa, gaiteroak, txotxongiloak, juglareak, malabaristak, kontu kontari, aintzinako tresnen erakusketa, arabiar haima, aintzinako musika kontzertua eta Khantoria taldearen eskutik.
Animalien eskubideak
Animalien eskubideak babesten dituen Perroland elkarteak katamotzen erakusketa Erdi Aroko Azokan debekatzea eskatu dio Hondarribiko Udalari. Izan ere, 6/1993 legea urratzen duela azaldu dute eta animaliak kaiola txikitan sartzen dituztela salatu dute.