Gipuzkoako Sega Txapelketa, igandean, Pikoketan
Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak Gipuzkoako Sega Txapelketa antolatu du etzirako. Pikoketan izango da,12:30ean. Bost segalarik parte hartuko dute: Mikel Alkortak, Arkaitz Arteagak, Jokin Etxeberriak, Juan Jose Lizasok eta Iban Pardok. Lehia, honakoa:...
Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak Gipuzkoako Sega Txapelketa antolatu du etzirako. Pikoketan izango da,12:30ean.
Bost segalarik parte hartuko dute: Mikel Alkortak, Arkaitz Arteagak, Jokin Etxeberriak, Juan Jose Lizasok eta Iban Pardok.
Lehia, honakoa: ordu batean zeinek belar gehiago moztu (kiloetan).
Iaz txapelketarik ez
Gipuzkoako Herri Kirol Federaziotik gogorarazi dutenez, iaz txapelketa ez zuten antolatu. Aurten berreskuratu dute.