Buenen tokia hartuko du Arrizabalagak Batzar Nagusietan
Miguel Buen Errenteria-Oreretako alkate ohiak eta Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko PSE-EEren hautagaiak Gipuzkoako Batzar Nagusietako kide izateari utzi dio. Izan ere, pasa den asteburuan Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren menpeko Segurtasun sa...
Miguel Buen Errenteria-Oreretako alkate ohiak eta Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko PSE-EEren hautagaiak Gipuzkoako Batzar Nagusietako kide izateari utzi dio. Izan ere, pasa den asteburuan Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren menpeko Segurtasun sailburuorde izendatu zuten. Atzo dimititu zuen Buenek, bateraezintasunezko osoko bilkuran.
Berak utzitako tokia Lezoko PSE-EEren zinegotzi bakarra den Mikel Antxon Arrizabalagak (Errenteria-Orereta, 1955) hartuko du. Bera da Oiartzun-Bidasoa eskualdean zerrendako hurrengoa.
Lehen ere aritu zen
Arrizabalaga batzarkide izan zen aurreko legegintzaldian. Ogasun, Presidentzia eta Berrikuntza batzordeetan bozeramaile sozialista izan zen Arrizabalaga.